109. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

1/2024 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2024ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 16an, 1/2024 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan, arau bereko 18. artikuluari dagokionez, xedatuari jarraikiz.

–GASTUEN PARTIDA:

  • 1- 41210- 4820000 "Dirulaguntza Imasko Ureztatzaileen Erkidegoarentzat", 6.000,00 euro.

–FINANTZAKETA: aparteko kreditua, honako partida honetatik:

  • 1-87000 "Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako", 6.000,00 euro.

Mendabian, 2024ko maiatzaren 9an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2407613