2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LODOSA
0000187/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, honako honen kontra: ordenantza fiskala, tasa bat arautzen duena, tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiteko edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta beste hidrokarburo batzuentzat
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da ordenantza baten kontra. Hain zuzen, ordenantza horrek tasa bat arautzen du, Lodosako udal-mugartean, herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat. Ordenantza hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 26an.
Interesdun guztiak epatzen dira, demandatu gisa ager daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, 0000187/2024 prozedura arruntean, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Hori dena, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren 1., 2. eta 4. puntuetan xedatuari (lege horrek arautzen du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa).
Lodosan, 2024ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.
Iragarkiaren kodea: L2407882