2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
1/2024 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2024ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 16an, 1/2024 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia. Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 1/2024 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Aplikatzekoa den araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
1/2024 AURREKONTU-ALDAKETA
GASTUAK: 280.745,00 euro.
–Kreditu gerakina sartzea:
Kultura etxean igogailua jartzea: 106.445,00 euro.
–Aparteko kredituak.
Bideetako obrak: 40.000,00 euro.
Instalazio fotovoltaikoa: 81.300,00 euro.
Futbol zelaiko makineria: 3.500,00 euro.
Inbentarioa mantentzea: 500,00 euro.
Ramón y Cajal kaleko eraispena: 12.000,00 euro.
–Kreditu-gehigarriak.
Makinak eta tresnak erostea: 1.000,00 euro.
Animalien ongizatea: 8.000,00 euro.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren derrama: 18.000,00 euro.
Patio Rojo eraikinaren mantentze-lanak: 1.000,00 euro.
Gizarte etxearen kudeaketa: 4.000,00 euro.
Brigadaren aparteko orduak: 5.000,00 euro.
FINANTZAKETA: 280.745,00 euro.
–Diru-sarrera berriak.
DUS 5000 dirulaguntza: 45.800,00 euro.
–Diruzaintzako gerakina.
Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 234.945,00 euro.
Aurrekontuko partiden izenak aldatzea:
- "Animalien ongizatea" izenaren ordez, "Katuen kolonia" jartzea.
Lerinen, 2024ko maiatzaren 14an.–Alkatea, María Esmeralda Masó Cabezón.
Iragarkiaren kodea: L2407749