109. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa funtsezkoa. Ahotza eta bazka biltegiratzeko nabea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taula elektronikoan argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazio edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, bete dadin Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean garatzeko Erregelamenduaren 59.3 artikuluan xedatutakoa (erregelamendu hori onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez).

Sustatzailea: Mañeru Trigo, Edurne eta Trigo Lizari María Isabel SCA.

Jarduera: ahotza eta bazka biltegiratzeko nabea. Jarduera sailkatuaren espedientea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko 8. taldeko 8.18 apartatua).

Tokia: Larragako 4. poligonoko 380. katastro-lurzatia, Cza. del Salobral parajean.

Larragan, 2024ko apirilaren 24an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2407707