109. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Jarduera-lizentziaren eskaera. Denda eta kafetegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Udaleko bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (foru lege horren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak) eta haren Erregelamenduan (onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez).

Sustatzailea: Casa Amondarain SL.

Jarduera: denda eta kafetegiaren jarduera ezartzea.

Tokia: Elizalde kalea 1, beheko solairua, Iturmendiko 2. poligonoko 600. katastro-lurzatia.

Iturmendin, 2024ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.

Iragarkiaren kodea: L2407744