109. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

2024ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Iturmendiko Udalak, 2024ko maiatzaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketei buruzko espedienteak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter ditzaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea). Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betikotzat joko da horrela onetsitako espedientea.

Iturmendin, 2024ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.

Iragarkiaren kodea: L2407740