109. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Aldaketa 2024ko ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Izabako Udalak, 2024ko martxoaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea ordenantza fiskaletan, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzeko.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Halakorik aurkezten ez bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Izaban, 2024ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Carlos Anaut Abadía.

Iragarkiaren kodea: L2407862