109. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

2024ko kontribuzioen eta zergen karga-tasak

Izabako Udalbatzak, 2024ko martxoaren 20an egin ohiko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen honako hau onestea: "Kontribuzioen eta zergen karga-tasak berrikustea 2024rako eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea". Hona hemen:

A) Kontribuzioen eta zergen karga-tasak eguneratzea 2024ko ekitaldirako, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Hona hemen:

–Landa eta hiri lurraren gaineko kontribuzioa: %0,250eko tasa bakarra (balorazio txostenaren ondotik, bietarako tasa bakarra ezarri da).

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): %1,22.

–Eraikuntzen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %3.

–Lurren balioaren gaineko zerga (gainbalioa): %21,00.

2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak honako hauek izanen dira:

KOEFIZIENTEA

SORTZEALDIA

0,38

20 urte edo hortik gora

0,16

19 urte

0,10

18 urte

0,06

17 urte

0,06

16 urte

0,08

15 urte

0,20

14 urte

0,20

13 urte

0,25

12 urte

0,32

11 urte

0,37

10 urte

0,50

9 urte

0,54

8 urte

0,48

7 urte

0,42

6 urte

0,36

5 urte

0,30

4 urte

0,32

3 urte

0,30

2 urte

0,20

Urtebete

0,06

Urtebetetik behera

B) Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, kexak edo oharrak aurkeztu ahal izateko.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako edozein paratzen ahal da, hautara: berraztertzeko errekurtsoa, Izabako Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Izaban, 2024ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Carlos Anaut Abadía.

Iragarkiaren kodea: L2407708