2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALOZE
Ordenantza, euskara ikasteko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena
Galozeko Udalak, 2024ko maiatzaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Euskara ikasteko laguntzak arautzen dituen ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Galozen, 2024ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Daniel Aznarez Landiribar.
Iragarkiaren kodea: L2407830