109. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Ordenantza, ibilgailuak elektrikoki kargatzeko puntuak arautzen dituena. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2024ko maiatzaren 14an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Galarren ibilgailuak elektrikoki kargatzeko puntuak arautzen dituen ordenantza.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Galarren, 2024ko maiatzaren 16an.–Alkate udalburua, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2407883