109. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKURRA

Lurraren gaineko kontribuzioaren zerga-tasa

Ezkurrako Udalak, 2023ko azaroaren 17ko osoko bilkuran, eta legez eskatzen den gehiengoarekin, erabaki zuen 2024. urterako %0,16ko karga-tasa ezartzea, hiri-kontribuzioa eta landa-kontribuzioa ordainarazteko. Hori dena, jarraikiz irailaren 21eko 37/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako balorazio-txostenaren berrikuspenaren balioei (37/2021 Ebazpena, Nafarroako Foru Ogasunaren Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana).

Espedientea jendaurrean egon da, aitzinetik argitaratuta 2024ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 18an, eta erakunde honen iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan paratuta. Jendaurreko epea iragan denez inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari.

Orain, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Hiri- eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,16.

Ezkurran, 2024ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Miren Jaione Zabalo Juantorena.

Iragarkiaren kodea: L2407176