109. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Etxarri Kanpineko 2023ko eta 2024ko iraupen luzeko tarifak. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2024ko martxoaren 21eko osoko bilkuran, besteak beste, honako hau erabaki zuen:

Ikusita Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 52. ebazpena, Victor Piñero Larrasoaña jaunak jarritako 23-01314 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzkoa. Errekurtso hau partzialki baiesten da, 2023rako kanpamendu turistikoko eta udal igerilekuko egonaldi luzeko erabiltzaileentzat ezarritako tarifak baliogabetzen dira eta errekurtsoaren gainerako eskaerak ezezten dira.

2022. eta 2023. urteetako kanpin-jardueraren urteko txostenak ikusita eta 2023. eta 2024. urteetarako planteatutako tarifa-proposamenak ikusita.

Ikusita 2023ko eta 2024ko udal igerilekuetako bonuak Etxarri Aranazko Udalbatzak onartu zituela, osoko bilkuran.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpena betez, Etxarri Aranazko Udalaren osoko bilkurari proposatzen zaio 2023. eta 2024. urteetarako egonaldi luzeko tarifa hauek onartzea:

KONTZEPTUA

2023

2024

Mobil homen urteko bonu finkoa

3.074,50 euro

3.289,70 euro

Karabanen urteko bonu finkoa

2.926,00 euro

3.131,45 euro

Mobil homen hileko bonu finkoa

269,50 euro

288,35 euro

Karabanen hileko bonu finkoa

258,50 euro

276,50 euro

Ikusita Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko, 2/1995 Foru Legea eta Nafarroako Toki Administrazioa arautzen duen uztailaren 2ko 6/1990. Foru Legea.

Ondoren, gaia bozkatzeari ekin zaio:

–Alde:8.

–Aurka: 0.

–Abstentzioak: 0.

Guzti hori dela eta, Udalbatzaren osoko bilkurak honako hau erabaki du:

1.–Etxarri Aranazko Etxarri Kanpineko 2023ko eta 2024ko iraupen luzeko tarifak hasiera batez onartzea.

2.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal iragarki-taulan argitaratzea.

Aldaketa-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren jendaurrean egongo da 30 eguneko epean. Epe horretan edonork aztertu ahal izango du aldaketaren testua, eta interesatuen eskura geratuko da udal idazkaritzan, jendaurreko ordutegian (astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14: 00etara). Epe hori igarota alegaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onartutzat joko dira, Nafarroako Toki Administrazioa arautzen duen, uztailaren 2ko, 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluak ezartzen duen moduan.

Etxarri Aranatzen, 2024ko apirilaren 30ean.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2407984