2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESPARTZA ZARAITZU
2024rako tasak eta zerga-tasak. Hasierako onespena
Espartza Zaraitzuko Udalak, 2023ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Espartza Zaraitzuko Udaleko tasen eta zerga-tasen zerrenda 2024ko ekitaldirako.
Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Espartza Zaraitzun, 2024ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Itziar Semberoiz Garralda.
Iragarkiaren kodea: L2407877