2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESPARTZAKO KONTZEJUA
Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera
Espartzako Kontzejuak, 2024ko maiatzaren 15eko ohiko bilkuran, erabaki zuen prozedura hastea laboreetarako herri-lurzatien aprobetxamendua adjudikatzeko.
Entitateko iragarki-taulan argitaratutako iragarkian ezarritako baldintzak betetzen dituzten interesdunek Espartzako Kontzejuaren egoitzan aurkeztu ahal izanen dituzte eskabideak, dagokien dokumentazioarekin batera, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko legea) eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuan xedatutakoa (Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamendua onesten duen dekretua).
Espartzan, 2024ko maiatzaren 16an.–Kontzejuko burua, Elizabeth Uria Manterola.
Iragarkiaren kodea: L2407950