109. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENDERIZKO KONTZEJUA

Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera

Enderizko Kontzejuak, 2024ko apirilaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen espediente bat hastea, Enderizko herri-larreen aprobetxamenduak adjudikatzeko, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez.

Hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aukera izan dezaten eskaera aurkezteko, idazkaritzan dauden baldintzekin bat. Halaber, eskaera aurkezteko, interesdunek baldintza batzuk bete beharko dituzte, ezarrita daudenak Enderizko Kontzejuko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 2. artikuluan. Hori dena, jarraikiz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 199. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Erakundeen Erregelamendua).

Enderitzen, 2024ko maiatzaren 15ean.–Kontzejuko burua, M.ª Jesús Uriz Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2408059