2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
4/2024 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2024ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 16an, 2024ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak aldatzeko hasierako onespena (04/2024 aurrekontu-aldaketa da, eta aparteko kredituei dagokie). Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten dira aurrekontuan egindako aldaketa horiek, eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkara daitekeela honako bide hauetako bat erabiliz:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
04/2024 AURREKONTU-ALDAKETA
–Aparteko kredituak:
1.3420.7680004 Dirulaguntza Iberoko Kontzejuari, pilotalekua estaltzeko: 250.000,00 euro.
1.3420.7680005Dirulaguntza Lizasoaingo Kontzejuari, pilotalekurako: 176.249,42 euro.
1.9200.7680007Dirulaguntza Lizasoaingo Kontzejuari, kontzeju-etxerako: 135.658,18 euro.
Gastuen aurrekontuaren igoera, guztira: 561.907,60 euro.
–Finantzaketa:
1.87000. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 561.907,60 euro.
Finantzaketa, guztira: 561.907,60 euro.
ALDAKETAK, KAPITULUKA
GASTUAK:
7. kapitulua: 561.907,60 euro.
Gastuen aurrekontuaren igoera, guztira: 561.907,60 euro.
DIRU-SARRERAK:
8. kapitulua: 561.907,60 euro.
Diru-sarreren aurrekontuaren igoera, guztira: 561.907,60 euro.
Oltza zendean, 2024ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2407676