1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
112/2024 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zerbitzu eginkizunetan aritzeko destinoa esleitzen diena irakasleentzako laguntza zentroetako (ILZ) aholkulari lanpostuak zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu lehiaketaren deialdian hautatu diren izangaiei.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak eman azaroaren 28ko 313/2023 Ebazpenaren bidez, merezimendu lehiaketarako deia egin zen irakasleentzako laguntza zentroetan (ILZ) aholkulari lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko. Ebazpen hori 2023ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18koan.
Ebazpenaren zortzigarren oinarriaren arabera, zerbitzu eginkizun horiek bi ikasturte osoko iraupena izanen dute hasiera batean, eta 2024ko irailaren 1ean hasiko dira.
Behin lehenbiziko ikasturtea bukaturik eta bigarren ikasturteko martxoaren 1a baino lehen, irakasleentzako laguntza zentroetan aholkulari lanpostu batean zerbitzu eginkizunetan dauden irakasleek ordura arte egindako lanaren memoria bat aurkeztu beharko dute. Memoria hori ikastetxeko zuzendariak eta kasuan kasuko gaian eskuduna den zerbitzuak baloratuko dute. Memoriaren balorazioa gai edo ez gai izanen da, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari bidaliko zaio dagokion ikasturteko apirilaren 30a baino lehen.
Memoriak balorazio ona izateak berekin ekarriko du zerbitzu eginkizunak hiru ikasturtez luzatu ahal izatea.
Horrenbestez, deialdi horretan adierazitako prozedura bukatu ondoren, eta hautapen organoek egindako behin betiko izendapen proposamena kontuan hartuta, bidezkoa da zerbitzu eginkizunetan aritzeko destinoak esleitzea deialdian hautatutako izangaiei.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Irakasleentzako laguntza zentroetako (ILZ) aholkulari lanpostuak zerbitzu eginkizunen araubidean eta merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdiari jarraikiz, zerbitzu eginkizunak esleitzea ondoren adierazten diren irakasleei:
–Eva María Agós Esparza andreari 30477 zenbakiko lanpostua, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.
–Vanessa Bravo Vinagre andreari 39103 zenbakiko lanpostua, destinoa Tafallako Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.
–Amaya Boyano Pérez andreari 39105 zenbakiko lanpostua, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.
–Idoia Hernandorena Amestoy andreari 30409 zenbakiko lanpostua, destinoa Lekarozko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.
–Aitziber Iragui Moreno andreari 31836 zenbakiko lanpostua, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.
–Aranzazu Sagaseta Portillo andreari 30593 zenbakiko lanpostua, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.
–Ana Esther Sánchez Arbizu andreari 39104 zenbakiko lanpostua, destinoa Lizarrako Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.
–Goizargi Santxo Gaskue andreari 34701 zenbakiko lanpostua, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.
–Beatriz Vergara Landa andreari 39100 zenbakiko lanpostua, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.
Zerbitzu eginkizun horiek 2024ko irailaren 1etik 2026ko abuztuaren 31ra bitarte izanen dituzte ondorioak.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen honen eta eranskinen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.
4. Ebazpen hau eta haren eranskina honako hauetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten: Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Plantillen Atalera, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuko Nominen Atalera, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Antolamendu Lanpostuak Betetzeko Atalera.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 3an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.
Iragarkiaren kodea: F2407301