109. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Betelun dagoen Araxes ibaiko Goikola atsedenlekuaren eta bainuen erabilera arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Beteluko Udalak, 2024ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, Betelun dagoen Araxes ibaiko Goikola atsedenlekuaren eta bainuen erabilera arautzen duen udal ordenantza hasiera batez onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erregelamenduzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean behin betikoz onetsitzat joko da.

Betelun, 2024ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Lorenzo Zubillaga Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: L2407634