2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERASKOAIN
Karga-tasak eta egutegi fiskala 2024rako
Beraskoaingo Udalak, 2024ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, karga-tasak onetsi zituen 2024. urterako. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik 2024ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, apirilaren 16an, eta toki-entitate honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 325. artikuluan ezarritakoari.
Argitara ematen da 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:
–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: 0,25%.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo lizentzia fiskala. Udal indizea: 1.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera.
–Karga-tasa bakarra: %10.
Hona hemen 2024ko zerga-egutegia:
1. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: maiatzean.
2. Lurraren kontribuzioa (hiri-lurraren gainekoa eta landa-lurraren gainekoa): abendua.
3. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: abendua.
Beraskoainen, 2024ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Pablo Riezu Merino.
Iragarkiaren kodea: L2407730