2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAKAIKU
1/2023 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2023ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 18an, 1/2023 aurrekontu-aldaketaren hasierako onespena, 2023ko aurrekontu orokor eta bakarrari zegokiona. Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
APARTEKO KREDITUAK
GASTUAK:
2. kapitulua: 16.026,69 euro.
- 1-9200-2120002 Maldaiko lokalaren derrama: 1.236,69 euro.
- 1-1650-22770 Zerbitzu-sari teknikoak: 7.745,00 euro.
- 1-1510-22771 Zerbitzu-sari teknikoak: 7.045 euro.
DIRU-SARRERAK:
8. kapitulua: Diruzaintzako gerakina: 16.026,69 euro.
KREDITU-GEHIGARRIA
GASTUAK:
6. kapitulua: 1-1521-6820002 Nasuvinsaren etxebizitzak: 5.150 euro.
DIRU-SARRERAK:
8. kapitulua: 1.–Diruzaintzako gerakina: 5.150 euro.
KREDITU-GERAKINA TXERTATZEA
GASTUAK:
6. kapitulua: 1-1690-63201 Eskola eraberritzea: 56.134,17 euro.
DIRU-SARRERAK:
8. kapitulua: Diruzaintzako gerakina: 56.134,17 euro.
Bakaikun, 2023ko irailaren 11n.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.
Iragarkiaren kodea: L2407175