2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Aldaketa, honako honetan: Udal ordenantza, tasak arautzen dituena honako hauen baimenak emateko: jarduera sailkatuak kontrolatzea, hirigintzako txostenak egitea eta hirigintzako espedienteak izapidetzea. Behin betiko onespena
Arbizuko Udalak, 2024ko otsailaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren ordenantza batean. Izan ere, ordenantza horrek tasak arautzen ditu honako hauen baimenak emateko: jarduera sailkatuak kontrolatzea, hirigintzako txostenak egitea eta hirigintzako espedienteak izapidetzea. Erabakia 2024ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 19an.
Jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da aldaketa aurretik aipatutako ordenantza honetan: Udal ordenantza, tasak arautzen dituena honako jarduera hauen baimenak emateko: jarduera sailkatuen kontrola, hirigintzako txostenak egitea eta hirigintzako espedienteak izapidetzea. Beraz, testua osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Arbizun, 2024ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.
ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA HONAKO HAUEN BAIMENAK EMATEKO: JARDUERA SAILKATUAK KONTROLATZEA INGURUMENA BABESTE ALDERA, HIRIGINTZAKO TXOSTENAK EGITEA ETA HIRIGINTZAKO ESPEDIENTEAK IZAPIDETZEA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Zerga-egitatea da hirigintza-jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak egokitu daitezen indarrean dauden hirigintza eta eraikuntza arauei. Zerga-egitatea da, orobat, hirigintzako espedienteak izapidetzea eta hirigintzako txostenak egitea.
Zerga-egitatea da, halaber, kasuan kasuko udal jarduera teknikoa edo administratiboa, subjektu pasiboari bereziki eragiten edo mesede egiten diona eta beharrezkoa dena planeamendu orokorreko eta garapeneko tresnak nahiz kudeaketa eta urbanizazio tresnak izapidetzeko. Horiek aurreikusita daude Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan.
Halaber, txostenak egitea, Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeak aurreikusitako jarduerak abiarazteko eta funtzionatzeko baimenak lortzeko.
Besteak beste, honako hauek:
a) Obra-lizentziak behar dituzten egintzak, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 190. artikuluan aipatzen direnak (foru dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
b) Obrak egiteko erantzukizunpeko adierazpena eta aurretiazko komunikazioa behar dituzten egintzak, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 192. artikuluan aipatzen direnak (foru dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
c) Behin-behineko lizentziak, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 106. artikuluan jasotakoak (foru dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
d) Banantzeko edo eransteko lizentziak.
e) Lehen erabilerako lizentziak edo, oro har, eraikinak eta instalazioak okupatzekoak.
f) Emandako lizentzien aldaketak.
g) Hirigintzako edo ingurumeneko udal txostenak egitea, partikularrek eskatuta.
h) Hirigintzako aldaketak, honako hauetan: Udal Plana, Plan Partziala, Hiri-jarduketarako plan berezia, Xehetasun-azterketak, Birpartzelazio proiektua, Urbanizazio proiektua. Aplikatzeko den araudia: uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 76. artikuluak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
i) Jarduera-lizentziak, Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 3. eranskinean jasotakoak.
j) Erantzukizunpeko adierazpena, 17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituena.
k) Jarduera-lizentziaren aldaketa, ofizioz edo titularrak eskatuta.
l) Proiektu bat abian jartzearen gaineko erantzukizunpeko adierazpena.
Ordaindu beharra
3. artikulua. Tasa sorraraziko da lizentzia eskatzean, hirigintzako espedientea hasteko eskatzean edo hirigintzako txostena eskatzean. Ez da ordaindu beharko interesdunak eskabideari uko egiten badio Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen.
Subjektu pasiboa
4. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, bai eta entitateek ere, baldin haien izenean hirigintzako lizentzia, txostena edo izapidetzea eman, aldatu, edo berraztertzen bada.
Tarifak
5. artikulua. Tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.
Kudeaketa arauak
6. artikulua. Dokumentazioa eskuratu nahi dutenek (jarduera-lizentziak, obra-lizentziak, jarduteko eta obrako erantzukizunpeko adierazpena, hirigintzako txostena edo espedientea), eskabidea aurkeztuko dute Udalean, eta harekin batera, dagozkien udal ordenantzetan eskatzen den dokumentazioaz gain, honako hauek zehaztuko dituzte: lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak, horren kokapena eta zer lurzati edo eraikinen gainean egin behar den txostena edo izapidetu hirigintzako espedientea.
7. artikulua. Lizentzia eman, txostena egin edo hirigintzako izapidetzea hasitakoan eta tasa honen likidazioa onetsitakoan, interesdunak zenbateko bat ordaindu beharko du borondatezko kobrantza aldiaren barrenean, jakinarazpena jasotzen duenetik aitzina; bestela, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.
8. artikulua. Onartutako lizentziek balioa galduko dute dagokien araudian ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.
9. artikulua. Titulartasuna aldatu edo jardueraren eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio, eta horretarako behar diren egiaztagiriak aurkeztuko ditu. Titular berriaren aldeko lizentzia egiaztatzen duen titulua eskuratzeko, dagokion tasa ordaindu beharko da.
Arau-hausteak
10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.
–Jarduera-lizentzia / Erantzukizunpeko adierazpena edo jarduera-lizentziaren edo erantzukizunpeko adierazpenaren berrikuspena, Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 3. eranskinean zehaztutako jarduera sailkatuen proiektuei buruzkoak: 300,00 euro.
Lizentzia edo erantzukizunpeko adierazpena emateko Udalak eskatzen dituen ingurumeneko txostenak sustatzailearen esku izanen dira.
II. epigrafea.
–Irekitzeko lizentzia edo abiarazteko deklarazioa, Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 3. eranskinean zehaztutakoak: 350,00 euro.
III. epigrafea.
–Obra-lizentziak edo erantzukizunpeko adierazpena, obra gauzatzeko aurrekontuaren arabera:
–0tik 15.000 euro bitarte: 78,00 euro.
–15.000tik 30.000 euro bitarte: 145,00 euro.
–30.000tik 60.000 euro bitarte: 195,00 euro.
–60.000 eurotik 150.000 eurora: 245,00 euro.
–150.000 eurotik 300.000 eurora: 335,00 euro.
–300.000 eurotik 600.000 eurora: 490,00 euro.
–600.000 eurotik 1.500.000 eurora: 610,00 euro.
–100.000 euro edo haren zati bat goititzen den aldiro: 17,00 euro.
IV. epigrafea.
–Lehen erabilerako lizentzia/eraikinak lehen aldiz okupatzeko lizentziak: 350 euro.
V. epigrafea.
–Udalak emandako hirigintzako txostenak: 60,00 euro. Izapidetzeko gastuak (argitalpenak, abokatuen gastuak...): sustatzailearen kontura. Obra-lizentzien eta/edo jarduera-lizentzien titulartasunaren aldaketa: 12,00 euro.
VI. epigrafea.–Udal Planaren aldaketa:
–Determinazio egituratzaileen aldaketak: 600,00 euro.
–Determinazio xehatuen aldaketak: 200,00 euro.
–Banantzeen izapidetzea: 60 euro.
Iragarkiaren kodea: L2407640