109. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

2024rako tasak eta zerga-tasak

Arbizuko Udalak, 2023ko abenduaren 21ean egin ohiko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, onestea Arbizuko Udalaren 2024ko ekitaldirako tasak eta zerga-tasak.

Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2024ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 6an.

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten dira udal zergen ehunekoak eta karga-tasak eta tasak eta prezio publikoak 2024ko ekitaldirako, eta testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuta dagoenari.

ZERGA-TASAK

1.–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioari eta landa-lurraren gaineko kontribuzioari dagokien zerga arautzen da 2021eko azaroaren 25eko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez onetsitako ordenantzaren arabera. 0,25eko karga-tasa ezartzen da hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioari dagokienez.

2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3.

3.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,40.

4.–Auzolanak, urtean familia bakoitzeko lau, eta hutsegite bakoitza: 25,00 euro.

5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren kasuan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako koefizienteak aplikatzea eta tasa %8ra murriztea.

TASAK

Fotokopiagailua, faxa, konpultsak eta Udalaren makinak erabiltzeko tasak:

  • A4, alde bakarretik: 0,10 euro, zuri-beltzekoa eta 0,30 koloretakoa.
  • A4, bi aldeetatik: 0,15 euro, zuri-beltzekoa eta 0,50 koloretakoa.
  • A3, alde bakarretik: 0,30 euro, zuri-beltzekoa eta 0,60 koloretakoa.
  • A3, alde bakarretik, planoak: 0,50 euro, zuri-beltzekoa eta euro 1 koloretakoa.
  • Konpultsak, 0,50 euro.

–Traktorea erabiltzea: 30 euro, orduko.

–Epaitzak: 35 euro.

–Proiektorea erabiltzea: 50 euro/eguneko eta 150 euroko fidantza.

Herriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezietako tasak.

1.1. Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

–Eremu publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzeko tasa:

  • Mahaiak, aulkiak, beladoreak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 8 euro. Ordainketa urtean behin eginen da.

1.2. Bestelako aprobetxamenduak.

–Merkatu txikiak:

  • Egunean: 3 euro.
  • Denboraldi osokoa: 180 euro.
  • Jaietan, 5 euro eguneko.
  • Txistor eguna: 5 euro.

–Salmenta ibiltaria:

  • Ibilgailu edo saltoki finkoan, 5 euro eguneko. Adjudikazioa enkante bidez egiten bada, zenbateko hori hasierako prezioa izanen da.
  • Aipatu prezio publikoez gain, fidantza ordaintzeko eskatzen ahal da, 150 eurokoa, hain zuzen.

–Ferietako atrakzioak.

  • Jaietan, 5 euro eguneko.

–Edukiontziak eta aldamioak.

  • Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den beste edozer paratzeagatik, 10 metro karratu edo horren zatiki bakoitzeko: 0,60 euro eguneko.

–Karabanak, atoiak eta autoak ez diren gainerako ibilgailuak aparkatzea.

Karabanak, atoiak eta autoak ez diren gainerako ibilgailuak aparkatzea, bereziki baimentzen direnean, tasa ordaintzeak baimena dagoela esan nahi ez badu ere:

  • Egun edo zatiki bakoitzeko: 1,50 euro.

1.3 Lurgaineko aprobetxamendu bereziak.

–Garabiak paratzea jabari publikoko lurretan:

  • 1-5 hilabete artean, 150 euro.
  • 6 hilabetetik gora, 30 euro hilabeteko.

1.4. Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik likidatu beharreko kopuruak ez badira iristen jarraian azaltzen diren gutxienekoetara, adierazitako kopuruak ordaindu beharko dira:

–Aldamioak: 50,00 euro.

–Hesiak: 50,00 euro.

–Beste aprobetxamendu batzuk: 50,00 euro.

ARBIZUKO UDAL KIROLDEGIKO PREZIOEN ZERRENDA

TARIFAK

MATRIKULA

KUOTA

Haurrak (bi guraso bazkide)

0 euro

0 euro

Haurrak (guraso bat bazkide)

19 euro

9,10 euro

Haurrak (13 urte bitarte)

33 euro

14,25 euro

Gazteak (14-17 urte)

43 euro

17,00 euro

Helduak (18-64 urte)

80 euro

25,25 euro

65 urtetik gorakoak

25 euro

16,50 euro

–Eguneko sarrera.

  • Haurrak (13 urte bitarte): 4 euro.
  • Gazteak (14-17 urte): 5 euro.
  • Helduak (18-64 urte): 7 euro.
  • 65 urtetik gorakoak: 4,5 euro.
  • Pilotalekua alokatzea ordubete: 14 euro.
  • Dutxatzea: 3 euro.

–15 eguneko bonuak.

  • Haurrak (13 urte bitarte): 35 euro.
  • Gazteak (14-17 urte): 45 euro bi hilabete.
  • Helduak (18-64 urte): 68 euro bi hilabete.
  • 65 urtetik gorakoak: 35 euro.
  • Dutxatzea: 3 euro.
  • Pilotalekua: 14 euro.

Kirol-instalazioak erabiltzeko prezio publikoak, BEZa barne.

–Gainerako tasa, prezio publiko eta zergak, dagozkien tarifetan agertzen diren moduan.

Erabaki hauek 2024ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

Erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera; aldez aurretik, kasua bada, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean.

Arbizun, 2024ko martxoaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2407639