2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ADIOS
Herri-lurretako aprobetxamenduen enkante publikoa
Adiosko Udalak, 2024ko maiatzaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen enkante publikoa egitea, ahozko posturen bidez, udal-mugarteko herri-lurren aprobetxamendua adjudikatzeko.
Enkantea udaletxean eginen da, 2024ko ekainaren 26an, goizeko zortzietan.
Adjudikazioa arautzen duen baldintza-agiria interesdunen eskura dago Udalaren Idazkaritzan eta egoitza elektronikoan: https://adios.sedelectronica.es.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 143.2 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea).
Adiosen, 2024ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.
Iragarkiaren kodea: L2407829