2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Ordenantza, tokiko ehiza-barrutiaren aprobetxamenduaren udal kudeaketa arautzeko. Hasierako onespena
Ablitasko Udalak, 2024ko maiatzaren 15ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, tokiko ehiza-barrutiaren aprobetxamenduaren udal kudeaketa arautzeko.
Hura jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.
Ordenantzaren testu osoa ikusi daiteke Ablitasko Udalaren egoitza elektronikoan (https://ablitas.sedelectronica.es/) eta ediktu-taulan.
Ablitasen, 2024ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Iragarkiaren kodea: L2408051