2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LEITZA, GOIZUETA, ARESO ETA ARANOKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapen osagarria
Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariaren maiatzaren 16ko 13/2024 Lehendakari Ebazpen bidez, eta Mankomunitateko gizarte hezitzaile (plantilla organikoko 3. postua) izendatzeko epaimahai kalifikatzaileak egindako izendapen osagarriaren proposamenarekin bat etorriz, Oihane Calderón Callejas izendatzen da gizarte hezitzaile, funtzionarioen araubidean, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako. Hori guztia, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan.
Lanpostuaren jabetza 2024ko maiatzaren 30ean hartu beharko du hautagaiak.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetakoren bat jarri ahalko da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Leitzan, 2024ko maiatzaren 16an.–Lehendakaria, Maider Amantegi Urdalleta.
Iragarkiaren kodea: L2407973