109. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

477/2024 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita, hilabetez, "Ekintza Plana, Nafarroako Foru Komunitateko errepide-sareko zarataren aurka, IV. fasea".

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2002ko ekainaren 25eko 2002/49/EE Zuzentarauaren 7.2 artikuluak (Inguruneko zarataren ebaluazioari eta kudeaketari buruzkoa), hauxe ezartzen du: "Europar Batasuneko estatuek neurriak hartuko dituzte bermatzeko ezen, beranduenez 2012ko ekainaren 30ean, eta data horren ondoren bost urtean behin, agintaritza eskudunek prestatuko dituztela, eta hala badagokio onetsiko, zaraten mapa estrategikoak. Mapa hauek aurreko urteko egoeraren gainean eginen dira, eta lurraldeko hiri-aglomerazio, bide eta trenbide ardatz handi guztiak hartuko dituzte aintzat".

Horregatik, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren martxoaren 5eko 241/2024 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi ziren "Nafarroako Foru Komunitateko bide ardatz handietako zaraten mapa estrategikoak (4. fasea)".

Zaratari buruzko 37/2003 Legearen 22. artikuluak hauxe ezartzen du: "Kutsadura akustikoari buruzko ekintza planak prestatu eta onetsi behar dira, gutxienez hilabeteko epean jendaurrean egoteko tramitea pasatu eta gero. Plan horiek zarataren mapen lurralde-eremuak hartuko dituzte kontuan".

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean jaso eta proposatu duenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Jendaurrean jartzea, hilabetez, "Ekintza Plana, Nafarroako Foru Komunitateko errepide-sareko zarataren aurka, IV. fasea". Epe horretan, egoki jotzen diren ohar edo alegazio guztiak aurkezten ahalko dira, idatziz betiere.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 2an.–Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Pedro Andrés López Vera.

Iragarkiaren kodea: F2407378