109. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

49/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 2koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, proiektu hau behin betiko onesten duena: "N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik 22+500 KPra bitarte (Burutaingo ingurabidea)".

Lurralde Kohesiorako kontseilariak abuztuaren 2an emandako 46/2023 Foru Aginduaren bidez, proiektu hau onetsi zen behin-behinekoz: "N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik 22+500 KPra bitarte (Burutaingo ingurabidea)".

Jendaurreko aldia bukaturik, alegazio batzuk jaso dira. Hona hemen haien edukia eta emandako erantzuna:

1.–2023/1199928 alegazioa, Joaquín María San Martín Egozcue jaunak aurkeztua.

1. Anueko 8. poligonoko 411A, 411B eta 419A lurzatien azaleraren %70 baino gehiago desjabetu behar denez eta haien aprobetxamendu-ahalmena nabarmen murriztu behar denez, eskatzen du inguruabar horiek kontuan har daitezela desjabetze hori baloratzean, edo, bestela, lurzati horiek oso-osorik desjabetu daitezela.

2. Finken aldi baterako okupazioa zein baldintzatan eginen den jakin nahi du, bai hondakindegi gisa erabiliko direnena, bai zerbitzuak desbideratzeagatik ukitzen direnena.

Erantzuna:

1. Eskatutakoa baiesten da. Desjabetze-prozedura guztietan, kontuan hartzen da lurzati osoarekiko ukitzen den azaleraren ehunekoa, finkaren gainerako zatiaren balio-galera kalkulatu eta baloratzeko. Era berean, desjabetze-prozeduran zehar osorik desjabetzea eskatzen ahalko da, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 23. artikuluaren arabera ebatziko da.

2. Hondakindegiek eta linea elektriko eta telefonikoek eragindako aldi baterako okupazioei buruzko kontsultari dagokionez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 108. eta 110. artikuluetan xedatutakoa beteko da.

2.–2023/1203017 alegazioa, Anueko Udalak aurkeztua.

1. "Irun-Iruña" adarraren eta "lotunea" adarraren arteko bidegurutzearen diseinua berrikusteko eskatzen da, ibilgailu astunak segurtasunez ibil daitezen.

Erantzuna:

1. Eskaera baiesten da. Goiko pasabideko bazterbideak 1,5 metroko zabalera izanen du, eta ez metro batekoa, jendaurrean jarritako planoan agertzen zen bezala, eta seinale horizontalak aldatu egin dira. Autobus batek behar duen ekortze-eremua aztertu da (bere neurriak direla-eta murriztaileena den ibilgailu mota baita), proiektatutako plataforma ibilgailu astunen birak ahalbidetzeko bezain zabala dela konfirmatzeko.

3.–2023/1205091 alegazioa, Iñaki Iráizoz Pérez jaunak aurkeztua.

1. Proiektuan markesina edo itxarote-leku bat aurreikustea eskatzen da, garraio publikoko autobusentzat. Ahal dela, itxarote-puntu bat noranzko bakoitzean, eta argiztapenarekin.

Erantzuna:

1. Eskaera baiesten da. Proiektuan, garraio publikoko autobusak gelditzeko bereziki diseinatutako bi eremu sartu dira, noranzko bakoitzean bat. Iruñeko noranzkoan markesina bat jarriko da, eta Irungo noranzkoan informazio-zutoin bat. Era berean, espaloi bat eta oinezkoentzako pasabide bat eraikitzea aurreikusi da, oinezkoentzat ibilbide seguru bat sortzeko, eta bi eremu horiek argiztatuko dira.

4.–2023/1279251 alegazioa, Alejandro Ibarra Zandio jaunak aurkeztua, Ibarra Zandio A.-Berraondo Egaña B. S.C.A. sozietatea ordezkatuz.

1. Eskatzen du bere egoera kontuan har dezatela, desjabetzeak ukitutako 421A (AN03), 419A (AN14), 418A (AN15), 411A (AN27) eta 210A (AN45) lurzatien errentaria delako, bai eta aldi baterako okupazioak ukitutako 442A (AN09) eta 447A (AN17) lurzatien errentaria ere.

Erantzuna:

1. Eskatutakoa ezesten da. Ez da egiaztatu errentaria denik, eta desjabetze-prozeduran zehar hori egiazta dezala eskatzen da.

5.–2023/1287620 alegazioa, Rosa María Baraibar Elizaga andreak aurkeztua.

1. Adierazi du jendaurrean jarritako planoetan ez dela ikusten Anueko 8. poligonoko 416 A lurzatian 6.410 m²-ko belardia ukituko denik.

2. Eskatzen du 416 B lurzatiaren barruan 83 m²-ko ukipena argitu diezaiotela.

3. Eskatzen du ondasun eta eskubideen zerrendan Anueko 8. poligonoko 416 A eta 416 B lurzatien gaineko ukipen horiek berresteko, dagoen linea elektrikoa desbideratzeagatik ukituko baitira.

4. Eskatzen du proiektuak jaso ditzala obrek aldi baterako okupatutako lurrak leheneratzeko jarduketa guztiak.

5. Eskatzen du kontuan har dezatela Anueko 8. poligonoko 416. lurzatian aurreikusitako desjabetzea egitean ukitua geldituko dela finka horretan desjabetu gabe geratzen den zatiaren sarbidea.

6. Eskatzen du argitu diezaiotela zein izanen den Anueko 8. poligonoko 490. lurzatiaren xedea. Izan ere, lurzati hori bere jabetzakoa da, eta ukitua izanen da.

7. Adierazten du Anueko 8. poligonoko 526 A lurzatiaren azaleraren zati bat saneamendu-instalazioen zortasunaren eraginpean dagoela.

Erantzuna:

1. Obrak lurzati horretan izanen duen ukipena jasota zegoen oinplanoan (3 orrietatik 2.a) eta desjabetzeen planoetan (4 orrietatik 3.a), zeinak jendaurreko informazioaren izapidean argitaratu baitziren.

2. Ukipena etorkizunean eginen den saihesbidearen enborrari dagokio. Ukipen hori desjabetzeen planoan egiaztatzeko aukera egon zen (4 orrietatik 3.a), planoa jendaurreko informazioaren izapidean argitaratu baitzen.

3. Berretsi egiten da 416 A eta 416 B lurzatiak ukituko dituela Burutaingo etorkizuneko saihesbidearen eraginpeko linea elektrikoaren desbideratzeak. Ukituko diren behin betiko azalerak honekin batera doan ondasun eta eskubideen zerrendan agertzen direnak dira.

4. Onartzen da eskatutakoa: proiektuan jarduketa horiek jaso dira, alegia: lurrak egokitzea lurpe-golde gurutzatua pasatuz gutxienez 35 cm-ko sakoneran; ondoren kultibadorea edo area pasatzea; gainazala profilatzea eta fintzea; eta landare lurra zabaltzea.

5. Obrak egindakoan, 8. poligonoko 416. lurzatia bi zatitan banatuta geldituko da. N-121 A errepidetik hurbil dagoen zatia aldi baterako okupatuko da, eta, obrak bukatutakoan, jatorrizko erabilera izatera itzuliko da. Oraingo sarbidea izanen du. Mendebaldeko muturrean geratuko den zatira lurzatia inguratzen duen bidetik sartzen ahalko da. Sarbide hori obrak egiten diren bitartean egokituko da.

6. Lurzati horretan, indusketa-materialaren parte bat utziko da, eta horrekin lurrezko ildo-bizkar bat eginen da, landareztatuko dena. Lurzatia desjabetuko da, argitaratutako dokumentazioan adierazten den bezala.

7. Lurzati hori aldi baterako okupatuko da, lurrak bertan pilatzeko behin-behinekoz, eta obren ondoren, oraingo egoerara itzuliko da. Ez zaio ukipenik eraginen zerbitzuak berriz jartzeagatik.

Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea betez, proiektuari ingurumen ebaluazio sinplifikatuaren prozedura egin zaio, eta bertan jaso dira Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 758E/2023 Ebazpenaren bidez egindako ingurumen inpaktuaren txostenean jasotako baldintza guztiak, zeinak proiektuaren memoriaren 13. eranskinean bildu baitira.

Proiektuak ez du Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren baimenik behar, ez baitio jabari publiko hidraulikoari eragiten.

Bat etorriz Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 4. eta 6. zenbakietan ezarritakoarekin, bidezkoa da proiektuari behin betiko onespena ematea, zeinak berekin ekartzen baitu onura publikoaren deklarazioa eta ondasunak okupatu eta eskubideak erosi beharra.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean jaso eta proposatu duenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Azalpen zatian adierazi bezala ebaztea ondotik aipatzen den proiektuaren jendaurreko aldia, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako: "N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik 22+500 KPra bitarte (Burutaingo ingurabidea)" .

2. Behin-betiko onestea "N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik 22+500 KPra bitarte (Burutaingo ingurabidea)" izeneko proiektua. Aurrekontua 12.593.765,26 eurokoa da, BEZa gabe.

3. Behin betiko onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, zeina eranskinean jaso baita.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea alegazio-egileei, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Anueko Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki-taulan argitara dezan.

6. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 2an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

ERANSKINA.–"N-121-A ERREPIDEA 2+1 MOTAKO BIDE BIHURTZEKO TRAZADURAREN PROIEKTUA, 10+500 KP-TIK 22+500 KP-RA BITARTE (BURUTAINGO INGURABIDEA)"

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA

Zk.

TITULARRA

AZALERA

DESJ. m²

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Lur mota

ANUEKO UDAL MUGARTEA

AN-01

Sorbet Villanueva, Ana Isabel

613

8

424A

Belardia

Sorbet Villanueva, Félix Alberto

Sorbet Villanueva, Jose Antonio

Sorbet Villanueva, Raquel

Sorbet Villanueva, Laura

AN-02

Abete Olondriz, Francisco Javier

1942

8

423A

Belardia

Abete Olondriz, María Concepción

Goñi Goñi, María Luisa

AN-03

Sorbet Villanueva, Ana Isabel

2238

8

422A

Belardia

Sorbet Villanueva, Félix Alberto

Sorbet Villanueva, Jose Antonio

Sorbet Villanueva, Raquel

Sorbet Villanueva, Laura

AN-07

Baraibar Echeverría, Francisco

4746

8

421A

Larreak

Baraibar Echeverría, María Pilar

734

8

421B

Askot. zuhaitzak

Ostiz Araña, Francisco

Ostiz Araña, María Agustina

Ostiz Lizarraga, Magdalena

Ostiz Araña, María Cristina

Ostiz Lizarraga, Francisca

Ostiz Lizarraga, Saturnino

AN-08

Sorbet Villanueva, Ana Isabel

1416

8

492A

Larreak

Sorbet Villanueva, Félix Alberto

Sorbet Villanueva, Jose Antonio

Sorbet Villanueva, Raquel

Sorbet Villanueva, Laura

AN-09

Baraibar Elizaga, Rosa María

2358

8

490A

Belardia

AN-12

Abete Olondriz, Francisco Javier

8159

8

444A

Belardia

Abete Olondriz, María Concepción

Goñi Goñi, María Luisa

AN-13

San Martin Yaben, Nekane

15608

8

420A

Belardia

AN-14

Burutaingo Kontzejuaren herri-lurra

1586

8

236A

Hariztia

184

8

236C

Hariztia

AN-15

Sanmartin Erviti, Antonio

33931

8

419A

Belardia

AN-16

Sorbet Villanueva, Ana Isabel

2037

8

445B

Belardia

Sorbet Villanueva, Félix Alberto

Sorbet Villanueva, Jose Antonio

Sorbet Villanueva, Raquel

Sorbet Villanueva, Laura

AN-18

Baraibar Echeverría, María Pilar

328

8

19B

Belardia

AN-19

Baraibar Echeverría, Francisco

98

8

18B

Lehorreko alorra

Baraibar Echeverría, María Pilar

Ostiz Araña, Francisco

Ostiz Araña, María Agustina

Ostiz Lizarraga, Magdalena

Ostiz Araña, María Cristina

Ostiz Lizarraga, Francisca

Ostiz Lizarraga, Saturnino

AN-20

Iraola Larramendi, María Luz

4

8

509A

Lurzorua

Loperena Laquidain, María Socorro

AN-21

Loperena Laquidain, María Socorro

9821

8

418A

Belardia

AN-22

Baraibar Elizaga, Rosa María

6410

8

416A

Belardia

83

8

416B

Askot. zuhaitzak

AN-24

Sanmartin Erviti, Antonio

7501

8

411A

Belardia

1832

8

411B

Hariztia

AN-26

Martin López Carburantes, SLU

2089

8

412A

Belardia

706

8

412B

Askot. zuhaitzak

24

8

412F

Bidea

AN-27

Sanmartin Erviti, Antonio

129

8

210A

Belardia

AN-28

Zaro Loperena, Jose Joaquín

152

8

208A

Belardia

Zaro Loperena, María Ángeles

Zaro Loperena, María Concepción

Zaro Loperena, Pedro María

AN-29

Abete Olondriz, Francisco Javier

176

8

207A

Belardia

Abete Olondriz, María Concepción

Goñi Goñi, María Luisa

AN-30

Ibarra Zandio Alejandro eta Berraondo Egaña Blanca

823

8

206A

Belardia

AN-31

Martin López Carburantes SLU

4888

8

415A

Larreak

463

8

415C

Bidea

AN-32

Ciga Unzu, Ana María

674

8

414A

Zuhaitz eta larreak

Hondakindegiek ukitutako lurzatiak

FINKA

Zk.

TITULARRA

ALDI
BATERAKO

OKUPAZIOA

m²

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Lur mota

ANUEKO UDAL MUGARTEA

AN-04

Zaro Loperena, María Concepción

7332

8

432A

Lehorreko alorra

AN-05

Zaro Beraza, Juana

12290

8

435A

Belardia

AN-06

Baraibar Echeverría, Francisco

20252

8

442A

Lehorreko alorra

Baraibar Echeverría, María Pilar

Ostiz Araña, Francisco

Ostiz Araña, María Agustina

Ostiz Lizarraga, Magdalena

Ostiz Araña, María Cristina

Ostiz Lizarraga, Francisca

Ostiz Lizarraga, Saturnino

AN-10

Baraibar Elizaga, Rosa María

10630

8

526A

Belardia

AN-11

Sanmartin Erviti, Antonio

7536

8

447A

Lehorreko alorra

AN-12

Abete Olondriz, Francisco Javier

7121

8

444A

Belardia

Abete Olondriz, María Concepción

Goñi Goñi, María Luisa

AN-16

Sorbet Villanueva, Ana Isabel

14470

8

445B

Belardia

Sorbet Villanueva, Félix Alberto

Sorbet Villanueva, Jose Antonio

Sorbet Villanueva, Raquel

Sorbet Villanueva, Laura

Instalazio osagarriek ukitutako lurzatiak

FINKA

Zk.

TITULARRA

ALDI
BATERAKO

OKUPAZIOA

m²

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Lur mota

ANUEKO UDAL MUGARTEA

AN-22

Baraibar Elizaga, Rosa María

4345

8

416A

Belardia

AN-24

Sanmartin Erviti, Antonio

1518

8

411A

Belardia

AN-26

Martin López Carburantes, SLU

671

8

412A

Belardia

Linea elektrikoak ukitutako zerbitzuak

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza.

FINKA

Zk.

TITULARRA

EZARRITAKO ZORTASUNA

ml-m²

m²

EUSKA­RRIA-­KUTX.

ALDI BATER.

OKUP.

m²

ZERB.

MOTA

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Lur mota

ANUEKO UDAL MUGARTEA

AN-03

Sorbet Villanueva, Ana Isabel

-

-

-

220

LE

8

422A

Belardia

Sorbet Villanueva, Félix Alberto

Sorbet Villanueva, Jose Antonio

Sorbet Villanueva, Raquel

Sorbet Villanueva, Laura

AN-07

Baraibar Echeverría, Francisco

176

2971

16

1495

LE

8

421A

Larreak

Baraibar Echeverría, María Pilar

13

148

-

36

8

421B

Askot. zuhaitzak

Ostiz Araña, Francisco

Ostiz Araña, María Agustina

Ostiz Lizarraga, Magdalena

Ostiz Araña, María Cristina

Ostiz Lizarraga, Francisca

Ostiz Lizarraga, Saturnino

AN-13

San Martin Yaben, Nekane

95

1423

8

316

LE

8

420A

Belardia

AN-14

Burutaingo Kontzejuaren herri-lurra

139

2134

16

487

LE

8

236A

Hariztia

9

95

-

20

8

236C

Hariztia

AN-15

Sanmartin Erviti, Antonio

278

4765

41

805

LE

8

419A

Belardia

AN-16

Sorbet Villanueva, Ana Isabel

70

672

25

-

LE

8

445B

Belardia

Sorbet Villanueva, Félix Alberto

Sorbet Villanueva, Jose Antonio

Sorbet Villanueva, Raquel

Sorbet Villanueva, Laura

AN-17

Zaro Loperena, Jose Joaquín

4

7

-

-

LE

8

20A

Belardia

Zaro Loperena, María Ángeles

35

219

-

-

LE

8

20B

Belardia

Zaro Loperena, María Concepción

Zaro Loperena, Pedro María

AN-18

Baraibar Echeverría, María Pilar

8

34

-

-

LE

8

19A

Belardia

AN-21

Loperena Laquidain, María Socorro

111

1911

8

427

LE

8

447A

Belardia

AN-22

Baraibar Elizaga, Rosa María

81

1301

16

294

LE

8

416A

Belardia

30

399

-

73

8

416B

Askot. zuhaitzak

AN-23

Ganuza Martin, María Pilar

11

20

-

27

LE

8

410A

Eraikuntza

Quel Zazu, Miguel

AN-24

Sanmartin Erviti, Antonio

40

423

-

55

LE

8

411A

Belardia

117

962

-

146

LE

8

411B

Hariztia

AN-25

Burutaingo Kontzejuaren herri-lurra

89

577

16

191

LE

8

226A

Hariztia

AN-26

Martin López Carburantes, SLU

50

431

-

100

LE

8

412B

Askot. zuhaitzak

AN-31

Martin López Carburantes SLU

125

676

-

231

LE

8

415A

Larreak

128

1569

16

232

8

415B

Askot. zuhaitzak

AN-32

Ciga Unzu, Ana María

65

620

-

135

LE

8

414A

Larrea eta zuhaitzak

AN-33

Etulaingo Kontzejuaren herri-lurra

6

13

-

28

LE

9

56A

Askot. zuhaitzak

Telefono lineak ukitutako zerbitzuak

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza.

FINKA

Zk.

TITULARRA

EZARRITAKO ZORTASUNA

ml-m²

m²

EUS­KA­RRIA-KUTX.

ALDI BATER.

OKUP.

m²

ZERB.

MOTA

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Lur mota

ANUEKO UDAL MUGARTEA

AN-08

Sorbet Villanueva, Ana Isabel

14

41

-

95

TL

8

492A

Belardia

Sorbet Villanueva, Félix Alberto

Sorbet Villanueva, Jose Antonio

Sorbet Villanueva, Raquel

Sorbet Villanueva, Laura

AN-12

Abete Olondriz, Francisco Javier

162

474

4

-

TL

8

444A

Larreak

Abete Olondriz, María Concepción

Goñi Goñi, María Luisa

AN-16

Sorbet Villanueva, Ana Isabel

124

363

4

-

TL

8

445B

Belardia

Sorbet Villanueva, Félix Alberto

Sorbet Villanueva, Jose Antonio

Sorbet Villanueva, Raquel

Sorbet Villanueva, Laura

AN-17

Zaro Loperena, Jose Joaquín

16

40

4

78

TL

8

20B

Belardia

Zaro Loperena, María Ángeles

Zaro Loperena, María Concepción

Zaro Loperena, Pedro María

AN-27

Sanmartin Erviti, Antonio

25

26

-

-

TL

8

210A

Belardia

AN-28

Zaro Loperena, Jose Joaquín

25

40

1,23

-

TL

8

208A

Belardia

Zaro Loperena, María Ángeles

Zaro Loperena, María Concepción

Zaro Loperena, Pedro María

AN-29

Abete Olondriz, Francisco Javier

22

65

2,77

-

TL

8

207A

Belardia

Abete Olondriz, María Concepción

Goñi Goñi, María Luisa

AN-30

Ibarra Zandio Alejandro eta Berraondo Egaña Blanca

39

66

4

175

TL

8

206A

Belardia

Iragarkiaren kodea: F2407376