4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Bake epaile titularren eta ordezkoen izendapena
Erabakiak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hartuak 2024ko apirileko 29ko bilkuran, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:
Hirugarrena.–Aresoko Bake Epaitegia: Eva Gurucharri Pellejero andrea, bake epaile titular.
Laugarrena.–Kasedako Bake Epaitegia: Juan Miguel Círez Tambo jauna eta Laura Sola Martínez andrea, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.
Bosgarrena.–Azkoiengo Bake Epaitegia: Juan Manuel Rubio Berrendero jauna, ordezko bake epaile.
Seigarrena.–Ribaforadako Bake Epaitegia: Cecilia Aldaz Marqúes andrea eta Sonia Zardoya Lahera andrea, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.
Zazpigarrena.–Valtierrako Bake Epaitegia: Ahinara Fernández Resa andrea, ordezko bake epaile.
Zortzigarrena.–Alesbesko Bake Epaitegia: Ana Isabel García Lafraya andrea eta Marta Malo Cerdán andrea, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.
Bederatzigarrena.–Etaiuko Bake Epaitegia: Idoya Pascual Desojo andrea, ordezko bake epaile.
Bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluarekin, izendatzeko erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/15 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.
Iruñean, 2024ko apirilaren 29an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.
Iragarkiaren kodea: J2407102