108. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRATOZ UR MANKOMUNITATEA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Arratoz Ur Mankomunitateak, 2024ko martxoaren 14an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024. urteko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ezkarozen, 2024ko martxoaren 15ean.–Mankomunitateko burua, M.ª Patrocinio Mancho Layana.

Iragarkiaren kodea: L2407631