108. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Bat etorriz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75 artikuluan xedatuarekin (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen legea), eta martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legean xedatuarekin (Toki Inbertsioen Plana arautzen duen legea), honako hau,

ERABAKI DA:

1.–Udalkideentzat honako ordainsari hauek ezartzea, beren karguan aritzeagatik: 201,00 hilean, kide bakoitzeko.

Zenbateko horiei aplikatuko zaizkie legez dagozkien atxikipenak, kontuan harturik pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga.

2.–Udalkide guztiek eskubidea izanen dute kalte-ordainak jasotzeko beren karguan aritzean sortutako egiazko gastuengatik, baldin badaude behar bezala eta agiri bidez justifikaturik eta baimendurik. Bidaietan aplikatuko dira administrazio publikoaren zerbitzuko langileentzat ordainsari arloan urtero ezartzen diren zenbatekoak.

3.–Erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan.

Urrotzen, 2024ko maiatzaren 9an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Josu Zozaia Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2407588