108. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Urrozko Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2024ko maiatzaren 8an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2024ko plantilla organikoa.

Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udaleko Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko ediktuen taulan iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) xedatutakoari jarraituz, hara igortzen baitu uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Urrozen, 2024ko maiatzaren 8an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Josu Zozaia Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2407586