2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Zangozako Udalak, 2024ko maiatzaren 13an egin osoko bilkura berezian, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen zer dioen haren xedapen zatiak:
1.–Hasiera batez onestea 2024ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, jarraikiz xedatuari Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 269.etik 276.era bitarteko artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluan eta hurrengoetan.
2.–Onetsitako aurrekontu orokor eta bakarrak barne hartzen ditu Udalaren aurrekontua, Juan Francés de Iribarren Musika Eskola patronatuarena, San Vicente de Paul Zahar Etxea erakunde autonomoarena eta Zangozako Kirol Zerbitzuak merkataritza sozietatearen gastuen eta diru-sarreren aurreikuspen-egoerak.
3.–Hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratzea, argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epean, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
4.–Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.
Zangozan, 2024ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.
Iragarkiaren kodea: L2407748