108. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Orbaizetako Udalak, 2024ko maiatzaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, bai eta Udalaren mendeko sozietateena ere.

Hasiera batean onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Orbaizetan, 2024ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Ander Goikoa Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2407790