2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Odietako Udalak, 2024ko maiatzaren 14an egindako osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:
Ikusirik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluaren edukia (Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legea), azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 13. artikuluari dagokionez (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), eta Udalaren ezaugarri bereziak aztertu ondotik, honako hau,
ERABAKI DA:
Lehena.–Onestea dedikazio partziala izanen duten udalkideen honako zerrenda hau eta haien ordainsariak:
1.–Udaleko alkate Alberto Urdaniz Elizondo dedikazio partzialean ariko da bere karguan; 700 ordu izanen dira urtean, eta horren ordainetan 11.900,00 euroko soldata gordina bilduko du urtean, hamalau hilekotan banatua, bakoitza 850,00 eurokoa. Zenbateko horiei aplikatuko zaizkie PFEZari dagozkion atxikipenak, baita Gizarte Segurantzaren langile kuota ere; Udalaren kargura izanen da Gizarte Segurantzaren enpresa kuota; behar den alta eskatuko da erakunde horretan.
2.–Gainontzeko udalkideek ez dute dedikaziorik izanen, ez esklusiborik ezta partzialik ere, salbu erabaki honen bigarren apartatuari dagokionez.
3.–Ezartzen da udal honetako alkate Alberto Urdaniz Elizondok eskubidea izanen duela kalte-ordainak eskuratzeko, karguan aritzeko benetako gastuen ordainetan, hala ezartzen baitu martxoaren 4ko 236/1988 Errege Dekretuak, barnean direla mantenu, ostatu eta garraioko gastu guztiak, sortzen direnak zerbitzu eginkizunengatik eta karguak eskatutako joan-etorriengatik, baita arrazoi berarengatik sortutako beste gastu batzuk ere. Horri dagokionez, beren ibilgailuetan joan-etorriak egiteagatik jaso beharreko zenbatekoa 0,32 euro/km izanen da.
4.–Udalbatzako kide guztiek eskubidea izanen dute beren kargua betetzean benetan egindako gastuengatik kalte-ordainak jasotzeko, baldin eta behar bezala justifikatzen badira, martxoaren 4ko 236/1988 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Kalte-ordain horien barruan sartuko dira organo eta/edo erakundeen bileretara joateagatik sortzen diren dietei dagozkien gastu guztiak (mantenua, ostatua eta garraioa), baldin eta Odietako Udalaren ordezkari gisa beren kargua dela-eta joaten badira, eta gobernu taldearen bilerak ere sartuko dira. Horri dagokionez, beren ibilgailuetan joan-etorriak egiteagatik jaso beharreko zenbatekoa 0,32 euro/km izanen da.
Bigarrena.–Udalbatzako kideetan erabateko dedikazioa edo partziala esleituta ez dutenek 100,00 euro jasoko dituzte Odietako Udaleko kide anitzeko organoen bilkura bakoitzera joateagatik. Zenbateko horri aplikatuko zaio PFEZari dagokion atxikipena (%2).
Hirugarrena.–Ordainsarien araubide honek eragina izanen du 2024ko maiatzaren 14tik aurrera, eta urtero eguneratuko da, aplikatuz erakunde eskudunek Nafarroarako onesten duten KPIa (kontsumoko prezioen indizea).
Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.
Erripan (Odieta), 2024ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L2407786