108. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAZAR

Aldaketa 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Nazarko Udalak, 2024ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat 2024ko plantilla organikoan.

Onetsitako plantillaren aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. artikuluari buruz xedatuta dagoenarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Nazarren, 2024ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Pedro Adolfo Bujanda Cirauqui.

Iragarkiaren kodea: L2407778