2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURIETA
1. poligonoko 302. lurzatiaren zati baten desafektazioa eta Zorkuna harrobia ustiatzeko lagatzea. Hasierako onespena
Murietako Udalak, 2024ko apirilaren 4an egin ohiko bilkuran, jarraian adierazitakoa onetsi zuen legez eskatutako gehiengo osoarekin:
1. Hasiera batez onestea Zorkuna aurkintzan dagoen Murietako 1. poligonoko 302. lurzatiko 133.090 m²-ko herri-lurren desafektazioa.
2. Onestea aipatu lurzatien erabilera VRE SAri lagatzea arautuko duen baldintza-agiria, Zorkuna harrobian baliabide geologiko natural (kareharria) ustiatzeko.
3. Erabakia eta espedientea jendaurrean jartzea, hilabetez, iragarkia paraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, bizilagunek eta/edo interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak eta erreklamazioak aurkez ditzaten.
4. Jendaurreko epean ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa izanen da.
5. Erabaki hau jakinaraztea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalari.
Aditzera ematen da, bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.
Murietan, 2024ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Felipe Ajona Chasco.
Iragarkiaren kodea: L2408379