108. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Deialdia, bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak betetzeko

Miranda Argako Udalak deialdia iragartzen du udalerriko bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak betetzeko, jarraikiz xedatuari Botere Judizialari buruzko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan.

Horrenbestez, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek beren eskabideak aurkez ditzaten Udalaren erregistro orokorrean. Eskabide horietan adierazi beharko dute betetzen dituztela gaitasun eta bateragarritasun baldintzak, delako 3/1995 Erregelamenduak eta aplikatzekoak diren gainerako arauek xedatu bezala.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.2 artikuluan xedatuarekin bat, Udalaren Osoko Bilkurak hautatuko du bake epailea, hala eskatu eta legezko baldintzak betetzen dituztenen artetik. Inork eskatzen ez badu, Osoko Bilkurak nahi duena hautatuko du, prozeduraren baldintza berberei loturik.

Aditzera ematen da, jarraikiz xedatuari Bake Epaileei buruzlp ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan.

Miranda Argan, 2024ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2407732