2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDAZA
Aldaketa 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Mendazako Udalak, 2024ko maiatzaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024. urteko plantilla organikoaren aldaketa.
Onetsitako plantillaren aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. artikuluari buruz xedatuta dagoenarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Mendazan, 2024ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Javier Senosiáin Paternáin.
Iragarkiaren kodea: L2407779