2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TXULAPAIN
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Txulapaingo Udalak, 2024ko martxoaren 21ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena argitaratu zen 2024ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 15ean, eta jendaurrean egoteko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe. Beraz, behin betiko onetsirik gelditu dira 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hona hemen laburpena:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 127.359,47 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 12.000 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 6.000 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 300.865 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 50.250 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 172.000 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 668.474,47 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 142.990 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 174.330 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 55.120 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 202.000 euro.
Gastuak, guztira: 574.440 euro.
Argitara ematen da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).
Markalainen (Txulapain), 2024ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Francisco Javier Sarasa Munarriz.
Iragarkiaren kodea: L2407625