2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZALTZU
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Itzaltzuko Udalak, 2024ko martxoaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Erabakia 2024ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 25ean, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurreko aldia iragan da inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa edo oharrik; hortaz, behin betiko onetsitzat jo, eta argitaratzen da.
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 10.950,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 5.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 6.520,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 60.465,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 6.035,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 70.000,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 14.050,00 euro.
Guztira: 173.020,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 24.610,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 28.860,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 17.050,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 100.900,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 1.600,00 euro.
Guztira: 173.020,00 euro.
Argitara ematen da orok jakin dezan, bete beharrez xedatzen dena uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Itzaltzun, 2024ko apirilaren 22an.–Jarduneko Kudeaketa Batzordeko burua, Enrique Juanto Pascual.
Iragarkiaren kodea: L2407583