108. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Itzaltzuko Udalak, 2024ko martxoaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Erabaki horren iragarkia 2024ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 25ean, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurreko aldia iragan da inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa edo oharrik; hortaz, behin betiko onetsitzat jo, eta argitaratzen da.

Argitara ematen da, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 20. artikuluan ezarritako ondorioetarako (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

Itzaltzun, 2024ko apirilaren 22an.–Jarduneko Kudeaketa Batzordeko burua, Enrique Juanto Pascual.

ITZALTZUKO UDALAREN PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72 (%16 + %3,72 19/2008 Foru Legea). Hizkuntza-eskakizuna: C-1. Sarbidea: erregelamenduaren arabera. Zerbitzuen Batasunean, Otsagabiarekin batera.

Administrazio-kontratudunak.

Bitarteko idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72 (%16 + %3,72 19/2008 Foru Legea). Hizkuntza-eskakizuna: C-1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zerbitzuen Batasunean, Otsagabiarekin batera.

Lan-kontratudunak.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldia: partziala. Lansaria: hitzarmenaren arabera. D taldearen oinarrizko soldata. Lanpostuko osagarria: %14,99. Mailako osagarria: %12. Hizkuntza-eskakizuna: B-2. Sarbidea: hautaprobak. Galozeko Udalarekin eta Uskartzeko, Izizeko eta Ustaizeko kontzejuekin partekatua.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak.

Idazkari kontu-hartzailea: hutsik.

Administrazio-kontratudunak.

Garate Garate, José Javier. Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72 Gradua: 5. Antzinatasuna: 5 bosturteko. Administrazio-egoera: jardunean.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

Landa Recalde, Javier. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Hitzarmen kolektiboa. D taldeko ordainsaria. Lanaldia: lanaldi partziala. Mailako osagarria: %12. Antzinatasuna: Hirurteko bat. Hizkuntza-eskakizuna: euskaraz jakitea, merezimendua. Sarbidea: hautaprobak.

Iragarkiaren kodea: L2407582