108. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPARTZA ZARAITZU

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Espartza Zaraitzuko Udalak, 2023ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2024ko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Espartza Zaraitzun, 2024ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Itziar Semberoiz Garralda.

Iragarkiaren kodea: L2407859