2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Udalak, 2024ko apirilaren 9an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2024ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 22an, jendaurrean edukitzeko eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko.
Ezarritako epea iragan denez inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea).
Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 1.219.004,04 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 70.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 880.400,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.923.030,66 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 772.716,36 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 80.086,08 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 5.945.237,14 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 1.787.612,30 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 2.999.150,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 211.250,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 907.224,84 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 40.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 5.945.237,14 euro.
Cortesen, 2024ko maiatzaren 14an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2407750