108. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Bertizaranako Udalak, 2024ko martxoaren 22an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena 2024ko apirilaren 8an, 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Jendaurreko epean alegazioak aurkeztu ziren eta 2024ko maiatzaren 3an behin betikoz onetsi zen 2024ko plantilla organikoa. Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

2024KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: 1 zenbakiduna: idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Sarbidea: merezimendu lehiaketa (estabilizazio prozesua). Lanpostuko osagarria: %41. Hitzarmen osagarria: %3,72. Berariazko baldintza: Euskara jakitea, C1 maila, EGA edo baliokidea. Lanaldia: osoa. Egoera: hutsik.

Lan kontratudun finkoak.

Lanpostuaren izena: 2 zenbakiduna: zerbitzu anitzetako enplegatua- garbiketa. Maila: E. Sarbidea: merezimendu lehiaketa (estabilizazio prozesua). Lanpostuko osagarria: %3,21. Lanaldi partziala: %23,83. Egoera: jardunean.

Lanpostuaren izena: 3 zenbakiduna: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (estabilizazio prozesua). Hitzarmeneko osagarria: %14,99. Lanpostuko osagarria: %21,30. Berariazko baldintza: Euskara jakitea, ahozko B2 maila eta idatzizko B1 maila, edo baliokidea. Lanaldia: osoa. Egoera: jardunean.

Langileen izenen zerrenda

Iribarren Recarte Itziar. Administrazio egoera: jardunean, kontratu administratiboa. A maila. Idazkari kontu-hartzailea.

Damboriena Ursuegui Beatriz. Administrazio egoera: jardunean, lan kontratu finkoa. E maila. Zerbitzu anitzetako enplegatua-garbiketa.

Zerbitzu anitzetako enplegatua.

–Antxon Erregerena Gartziarena. Administrazio egoera: eszedentzian, lan kontratu finkoa. D maila. Zerbitzu anitzeko enplegatua. Iñaki Etxandi Irungaraik ordezkatzen du.

Bertizaranan, 2024ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2407594