108. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Bertizaranako Udalak, 2024ko martxoaren 22an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Bertizaranako Udalaren 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2024ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, apirilaren 8an, 2024ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egon bitartean aurrekontuaren aurkako alegaziorik ez zen egin.

Hortaz bada, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 163.300 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 4.000 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 21.200 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 277.595 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 940 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 1.965 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 469.000 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 168.050 euro.

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 98.450 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 173.200 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 29.300 euro.

Gastuak, guztira: 469.000 euro.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako aurrekontuaren kontra honako hauek para daitezkeela:

a) Hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Bertizaranako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak ezarritakoaren arabera.

c) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Bertizaranan, 2024ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2407593