108. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Berbintzanako Udalak, 2023ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena argitaratu zen 2024ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 15ean.

Jendaurreko aldian ez da alegaziorik egin; hortaz, behin betiko onetsi da 2024ko plantilla organikoa. Argitara ematen da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoa betez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Berbintzanan, 2024ko apirilaren 8an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

2024KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

1. Lanpostuaren izena: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Administrazio egoera: lanpostuaz jabetzean Lanpostu hau sartuta dago abenduaren 28ko 20/2021 Legearen araberako egonkortze prozesuan (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak).

2. Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: C. Administrazio-egoera: zerbitzu bereziak.

Lan-kontratudun finkoak.

3. Lanpostuaren izena: garbitzailea. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: Nafarroako eraikin eta lokalen garbiketako hitzarmena. Lanaldi osoa. Administrazio-egoera: jardunean.

4. Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: D. Mailako osagarria: %12; lanpostukoa: %5. 19/2008 Foru Dekretua: %2,99. Burutzako osag.: 10%. Administrazio-egoera: jardunean.

5. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizioa. Maila: D. Mailako osagarria: %12. 19/2008 Foru Dekretua: %2,99. Lanpostuko osagarria: %10. Administrazio-egoera: hutsik LPEn( lan publikoaren eskaintza).

Aldizkako lan-kontratudun finkoak.

10. Zerbitzu anitzetako langileak. 1. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa. Maila: E. Mailako osagarria: %12. Mota: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Administrazio-egoera: lanpostu hau sartuta dago abenduaren 28ko 20/2021 Legearen araberako egonkortze prozesuan (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea).

Aldi baterako langileak.

11. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: lehiaketa. Maila: D. Lanaldi partziala. Administrazio-egoera: jardunean, aldi baterakoa.

Aldi baterako lanpostu hutsak, kontratazioa sustatzea.

6. Peoia. Lanpostu kopurua: 2. Sarbidea: oposizioa. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Administrazio-egoera: hutsik, enplegu-sustapenerako programetarako.

7. Igerilekuetako atezainak. Lanpostu kopurua: 2. Sarbidea: oposizioa. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Administrazio-egoera: hutsik, enplegu-sustapenerako programetarako.

8. Igerilekuen garbiketako langileak. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizioa. Maila: 0. Nafarroako eraikin eta lokalen garbiketako hitzarmena. Lanaldi partziala. Hutsik, enplegu-sustapenerako programetarako.

9. Enplegu Sozial Babestua. Lanpostu kopurua: 3. Sarbidea: egoera sozialaren arabera. Maila: 0. Lanaldi osoa. Administrazio-egoera: hutsik, enplegu-sustapenerako programetarako.

Zenbait toki-erakundetako langileak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

Beste administrazio publiko batzuekin partekatutako zerbitzua: Artaxoa, Larraga eta Miranda Arga. Lanpostu hau sartuta dago abenduaren 28ko 20/2021 Legearen araberako egonkortze prozesuan (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak).

14. Gizarte-langileak: 2.

15. Hezitzailea: 1.

16. Administraria: 1.

17. Familia-langileak: 4.

Izenen zerrenda

Zúñiga Urrutia Maite. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: A. Lanpostua: idazkaria.

Asenjo Elizalde M.ª Nieves. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: garbitzailea. Egoera: jardunean.

Jiménez Echeverría Lorena. Araubide juridikoa: aldi baterako lan-kontratuduna. Lanpostua: aldi baterako administrari laguntzailea. Egoera: jardunean.

Chocarro Suescun Javier. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: D. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Egoera: jardunean.

Montero Irigoyen, Rubén. Araubide juridikoa: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Maila: D. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua-garbiketa Egoera: jardunean.

Iragarkiaren kodea: L2407635