Iragarkia
108. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 27a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
60E/2024 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita "Pirinioetako toki entitateendako dirulaguntzak Pirinioetako Planari lotutako ekintzak finantzatzeko" izeneko dirulaguntzen deialdia. DDBN identifikazioa: 755019.
Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan ezarri zen Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren misioa dela despopulazioaren kontrako borrokaren estrategiarekin lotuta dauden neurriak, erronka demografikoari aurre egitekoak eta lurralde egituraketaren aldekoak aztertu, koordinatu, proposatu eta izapidetzea.
2023ko apirilaren 26ko Gobernuaren Erabakiaren bidez, Nafarroako Despopulazioaren aurka Borrokatzeko Estrategia onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitatearen zeharkako plangintza publikorako tresna izan zedin. Bertan, gobernu-ekintza bateratua sustatzen da, Nafarroan despopulatzen ari diren eskualdeetako biztanleria mantentzeko eta biziberritzeko behar diren gizarte, ekonomia eta lurralde baldintzak ezartzeari begira.
2017ko maiatzean "Pirinioetako Mahaia" eratu zen, eskualde horretako toki entitateek (Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legean jaso bezala, http://www.leunavarra.navarra.es/detalle.asp?r=51129) eta Artzibarko eta Orotz-Beteluko udalerriek osatua; mahai horren antolakuntzan tokia dute, halaber, inguru horietako erakunde sozialek eta herritarrek. Mahai horretatik sortu zen Pirinioetako egoerari buruzko ponentzia bat eratzeko proposamena, zeina begi onez hartu baitzuen Foru Parlamentuak.
Parlamentuko ponentziak egindako txostenak Nafarroako Pirinioetako eremuari buruzko diagnostikoaren elementu kritikoak ezartzen ditu: biztanleriaren eskasia eta sakabanaketa, zahartzea eta maskulinitatea, dinamika demografiko negatiboa, oinarrizko zerbitzuen murrizketa, mugikortasun-zailtasunak, azpiegitura aurreratuen falta, egungo jarduera ekonomikoetan enplegu eta belaunaldi-aldaketa falta, etxebizitza eskuratzeko zailtasunak, etab. Horren aurrean, Pirinioetako lurralde garapen jasangarria eragin dezaketen aukerak dira hiria eta landa-eremua hurbiltzen dituzten bizimodu berriak, herrian bizitzeko nahia sustatu beharreko balio gisa, ondare eta ingurumen aberastasuna, jarduera sektore berriak, herritar taldeen bizitasuna, eta abar.
Parlamentuak emandako gomendioetako bat "Pirinioetako Plan Estrategikoa egin eta inplementatzea" da.
Parlamentuaren gomendio horiek aplikatuz, Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia, 2019-2023 legegintzaldian zehar, eta Toki Administrazioaren Zuzendaritza, 2023-2027 legegintzaldi honetan, ekimenak garatzen ari dira Pirinioetako Plana ezartzeko, Pirinioetako Mahaiaren jarraibideetan oinarritutako estrategia operatibo eta antolatzaile baten bidez eta zenbait erakunde kualifikaturekin lankidetzan (konparazio batera, Cederna-Garalur eta Lursarea-Nasuvinsa).
Lurralde Kohesiorako Departamentuak Pirinioetako Planari dagozkion ekimenetan duen interes publikoaren erakusgarri, Nafarroako Lurralde Estrategiara jotzea besterik ez dago (Nafarroako Parlamentuak 2005eko uztailaren 4an onetsia). Bertan presentzia berariazkoa eta nabarmena dute Pirinioek, bai Nafarroako Lurralde Ereduaren definizioan (3.3.7. kapitulua, Pirinioak eta beste landa eta natura eremu batzuk), bai lurraldearen kultura berrirako estrategian (4.5.2. kapitulua, Pirinioak).
Nafarroako 2024rako Aurrekontu Orokorren Proiektuak 120.000,00 euroko kreditua aurreikusten du "Pirinioetan proiektuak gauzatzeko dirulaguntzak" izeneko 210002 21400 4609 922102 gastu-partidari aplikatua.
2016ko urtarrilaren 1ean, abian jarri zen Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (DDBN), bat etorriz Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legean xedatutakoarekin. Lege horretan xedatuta dago, hain zuzen, autonomia erkidegoek beren dirulaguntza-deialdien berri eman behar diotela DDBNri.
Nafarroako Gobernuak, 2016ko urtarrilaren 27an hartutako Erabakiaren bidez, jarraibideak eman zituen Nafarroako Foru Komunitateko sektore publikoaren erakundeek ematen dituzten dirulaguntzen eta laguntzen informazioa tratatzeko. Ezarritako sisteman, beharrezkoa da bereiztea gastua baimentzeko fasea eta dirulaguntza ematekoa, eta, orobat, ez da onartzen bi faseak batera tratatzen dituen kontabilitateko dokumenturik.
Horrenbestez, Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuaren txostena ikusita, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea "Pirinioetako toki entitateendako dirulaguntzak Pirinioetako Planari lotutako ekintzak finantzatzeko" izeneko deialdia.
2. Onestea dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak. Ebazpen honen eranskinean bildu dira.
3. 120.000 euroko gastua baimentzea 2024ko gastu-aurrekontuaren "Pirinioetan proiektuak gauzatzeko dirulaguntzak" izeneko 210002-21400-4609-922102 partidaren kargura.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, deialdia Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean erregistratu ondoren.
5. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera, Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzura eta departamentuan dagoen kontu-hartzailetza delegatura, behar diren ondorioak izan ditzan.
6. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2024ko apirilaren 12an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.
PIRINIOETAKO PLANAREN LURRALDE EREMUAN DAUDEN TOKI ENTITATEEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA, PLAN HORREKIN LOTUTAKO EKINTZAK GAUZATZEKO 2024AN. OINARRI ARAUTZAILEAK
1. Xedea eta helburua.
Pirinioetako Planak jatorria du lurralde hartan sortu eta Nafarroako Parlamentuak babestu zuen ekimen batean, eta haren xedea da eremuari eragiten dioten zenbait elementu kritiko indargabetzea, honakoak alegia: biztanle gutxi eta sakabanatuak, populazio zahartua eta gehienbat gizonezkoek osatua, dinamika demografiko negatiboa, oinarrizko zerbitzuen gutxitzea, mugikortasunerako oztopoak, azpiegitura aurreratuen falta eta egun dauden jarduera ekonomikoetan aritzeko belaunaldi berririk eza, eta etxebizitza lortzeko zailtasunak. Planaren egitura proposamen multzo batek osatzen du, lehentasunen eta gaien arabera antolatuta: turismo jasangarria, hurbileko merkataritza eta zerbitzuak; industriak, ekintzailetza berdea eta LGJa (Lurralde Garapen Jasangarria); abeltzaintza, nekazaritza eta basogintza; etxebizitza, garraioa eta azpiegiturak.
Deialdi honen helburua da Pirinioetako lurralde eremuan dauden toki entitateei dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, haien bidez plan horretako helburuak eta proposamenak finantzatzeko. Pirinioetako Planaren eremu geografikoa Pirinioetako Eskualdeak osatzen du, Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen I. eranskinean ezartzen den moduan, bai eta Artzibarko eta Orotz-Beteluko udal mugarteek ere. Baita geroago Pirinioetako Planean sar daitezkeen guztiak ere.
2. Entitate onuradunak.
Deialdi honetan eskaera egiten ahalko dute Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 3. artikuluan zehazten diren toki entitateek, egoitza Pirinioetako Planaren esparru geografikoan dutenek.
Toki entitate bakoitzak proiektu bat baino gehiago aurkezten ahalko du, bakarrik edo beste entitate batzuekin batera.
3. Entitate onuradunen betebeharrak.
Entitate onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:
–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen babesean eratuak izatea.
–Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako debeku egoeretako batean ere ez egotea.
–Entitate batek baino gehiagok lankidetzan aurkeztutako ekintzak badira, eskabidean honako hauek jaso beharko dira: entitate bakoitzak bere gain hartutako konpromisoak, egindako ekarpen ekonomikoak (entitate laguntzaileek gastuaren zenbateko osoaren %15 jarri beharko dute, gutxienez) eta taldeari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko adinako ahala duen ordezkari bat.
4. Ekintza diruz lagungarriak.
Diruz lagunduko dira Pirinioetako Planean jasotako eskaerei eta beharrei erantzuten eta haren helburuak betetzen laguntzen duten ekintzak, sektore hauetan sartzeko modukoak badira:
–Turismo jasangarria, hurbileko merkataritza eta zerbitzuak.
–Industriak, ekintzailetza berdea eta Lurralde Garapen Jasangarria.
–Abeltzaintza, nekazaritza eta basogintza.
–Etxebizitza, garraioa eta azpiegiturak.
–Plan horretan proposatzen diren ekintzen osagarri diren beste sektore batzuk.
Pirinioetako Planaren eskaerak eta beharrak adierazten dituen erreferentziazko dokumentua "Pirinioko Plana Martxan. Partekatutako hausnarketatik baterako ekintzara (2020ko maiatza)" izenekoa da. Webgune honetan kontsulta daiteke: https://www.gupirinioa.eus/uploads/files/plan-de-accion-es.pdf.
5. Hautatzeko eta baloratzeko irizpideak.
Proiektuak diruz lagunduko dira balorazio irizpide hauen arabera lortzen duten puntuazioak ezarritako ordenan:
IRIZPIDEA | GEHIENEKO |
1. TESTUINGURUA. Jarduketa-eremuaren testuinguru sozialaren eta ekonomikoaren deskribapena eta proiektuaren onuradunak, aurrekariak eta justifikazioa. | 10 puntu |
2. PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA. Proiektuaren xedea, jarduketa-eremua (sektorekoa zein lurraldekoa) eta helburuak. | 15 puntu |
3. PLANGINTZA. Plangintza eta egutegia. Lurraldean gauzatzen diren beste ekintza batzuekiko osagarritasuna. | 20 puntu |
4. BERRIKUNTZA ETA SAREKO LANA. Elkarlana beste entitate batzuekin eta sareko lana. Sormena eta originaltasuna. Proiektuaren jasangarritasuna. Transferigarritasuna. | 10 puntu |
5. ZABALKUNDEA, KOMUNIKAZIOA ETA SENTSIBILIZAZIOA. Proiektuaren zabalkunderako jarduerak eta komunikazio eta sentsibilizazio jarduerak. | 10 puntu |
6. JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA. Proiektuaren jarraipen eta ebaluaziorako sistemak definitu, diseinatu eta ezartzea. | 5 puntu |
7. ONURADUNAK ETA GIZATALDEEN INKLUSIOA. Gizataldeen deskribapena eta haien inklusioari laguntzeko neurriak. | 10 puntu |
8. GENERO IKUSPEGIA. Genero ikuspegia txertatzea proiektuan. | 10 puntu |
9. FINANTZAKETA ETA AURREKONTUA. Proiektuaren finantzaketa orokorraren egitura eta aurrekontuaren zehaztapena. | 10 puntu |
6. Jarraipen proiektuak eta lankidetza proiektuak.
6.1. Jarraipen proiektuak dira aurreko deialdietan aurkeztutako proiektuekin lotura zuzena dutenak.
Aurkeztutako proiektua jarraipen proiektutzat jotzen bada, jarduketa berriak egiteko beharra eta aurreko proiektuarekin duen lotura justifikatu beharko dira, baita jarraitutasuna zertan datzan azaldu ere.
Nolanahi ere, ez dira diruz lagunduko aurreko deialdietan diruz lagundutako beste helburu batzuekin alderatuta errepikakorrak diren jarduerak dituzten proiektuak, ez eta aurreko deialdietan diruz lagundutako jarduketen gastuak ere.
6.2. Lankidetza proiektuak dira diseinatzean, gauzatzean eta finantzatzean entitate batek baino gehiagok parte hartzen duten proiektuak. Alderdi bakoitzaren lankidetza zertan datzan justifikatu eta zehaztu beharko da.
Mankomunitateek aurkeztutako proiektu guztiak lankidetza proiektutzat hartuko dira.
7. Gastu diruz lagungarriak eta ez-lagungarriak.
Dirulaguntzen bidez finantzatuko dira, bakarrik, diruz lagundutako jardueraren izaerari dagozkion gastuak, 9. oinarrian ezarritako epean egiten badira. Zehazki, honako gastu kontzeptu hauek diruz lagunduko dira, betiere merkatuko balioetara egokitzen badira.
7.1. Gastu diruz lagungarriak:
a) Langile gastuak, baldin eta lagundutako jarduera sustatzen duten toki entitateetako plantilla organikoko langileenak ez badira.
b) Laguntza teknikoa: proiektua garatzeko beharrezkoak diren zerbitzu profesionalak entitatetik kanpo kontratatzea (memoriak, planak, proiektuak eta beste erredaktatzeko gastuak barne).
c) Diruz lagundutako jarduerak azpikontratatzea, jardueren zenbatekoaren %100 arte.
d) Diruz lagundutako jardueren publizitate edo zabalkunde gastuak.
e) Materialak argitaratzeko gastuak. Soilik proiektuaren xedea lortzeko ezinbestekoa den material inprimatuak jasoko du dirulaguntza.
f) Jarduera aurrera eramateko beharrezkoa den material suntsikorraren gastuak.
g) Diruz lagundutako jarduerak egiten diren bitartean beren kabuz balia ezin daitezkeen pertsonei arreta ematearen ondoriozko gastuak (haurtzaindegia, ludoteka, adinekoak zaintzea eta abar).
h) Entitate batzuen artean garatzen diren proiektuen kasuan, joan-etorri kolektiboen gastuak, adibidez, mikrobusen alokairua edo taxi zerbitzua.
i) Gastu finantzarioak, aholkularitza juridiko edo finantzarioaren gastuak eta antzekoak, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta ezinbestekoak badira hura ongi prestatu edo egiteko.
j) Tributuak gastu diruz lagungarriak dira dirulaguntzaren onuradunak benetan ordaintzen dituenean. Inola ere ez dira gastu diruz lagungarritzat joko berreskuratzen edo konpentsatzen ahal diren zeharkako zergak.
7.2. Diruz lagungarriak ez diren gastuak:
a) Banku kontuetako interes zordunak.
b) Interesak, errekarguak eta zehapen administratiboak eta penalak.
c) Prozedura judizialen gastuak.
d) Aperitibo, otordu eta antzekoen gastuak.
e) Entitatearen beraren publizitatearekin edo sustapenarekin lotutako gastuak, Nafarroako Gobernuaren logotipoa agertzen ez bada.
f) Material inbentariagarrien eta inbertsioen gastuak.
g) Jardueretan parte hartu dutenentzako esker-sariak edo opariak, edonolakoak.
h) Ez dira diruz lagungarriak izanen aurreko deialdietan finantzatutako gastuak.
8. Deialdiaren zenbatekoa eta dirulaguntzen banaketa.
8.1. Deialdi honek, guztira, 120.000,00 euroko zuzkidura izanen du, 2024ko gastu-aurrekontuko "Pirinioetan proiektuak egiteko dirulaguntzak (toki entitateak)" izeneko 210002 21400 4609 922102 partidaren kargura.
8.2. Dirulaguntza justifikatutako gastu diruz lagungarrien %80koa izanen da toki entitateek banaka aurkezten dituzten proiektuetarako, eta %90ekoa, mankomunitate batek edo 2 toki entitatek edo gehiagok batera aurkezten dituzten proiektuetarako.
Banaka aurkezten diren proiektuetarako dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 15.000 eurokoa da, eta 20.000 eurokoa zenbait toki entitateren arteko lankidetza proiektuetarako.
8.3. Proiektuak puntuazio hurrenkeraren arabera ordenatuko dira, 5. oinarriko balorazio irizpideei jarraikiz. Funtsak ordena horretan banatuko dira aurrekontuko partida ahitu arte. Aurrekontuko krediturik ez egoteagatik dagokion dirulaguntzaren portzentajea osorik jasotzerik ez duen azken proiektuari aurrekontuan erabilgarri dagoen zenbatekoa emanen zaio behin-behinekoz. Entitate onuradunen batek uko egiten badio dirulaguntzari, zenbateko erabilgarria aurrekontuko diru faltagatik laguntzarik jaso ez duten proiektuei emanen zaie, lortutako puntuazioaren araberako ordenari jarraikiz. Bestela, halakorik ez badago, gainerako proiektuei emandako dirulaguntzari gehituko zaio, dirulaguntza horren zenbatekoaren proportzioan.
8.4. Berdinketa izanez gero, lehentasuna emanen zaie deialdiaren 5. oinarriko 3. atalean puntuazio handiena lortu duten proiektuei, eta, subsidiarioki, berdinketak baldin badirau, oinarri bereko 2. atalean puntuazio handiena lortu dutenei. Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, 1., 7., 9., 4., 5., 6. ataletan eta, azkenik, 8. atalean puntuazio handiena lortu duenaren alde ebatziko da berdinketa.
8.5. Entitate bakoitzak komenigarritzat jotzen duen adina proiektu aurkezten ahalko ditu deialdi honetan finantzatzeko, bai banakako aurkezpen modalitatean, bai lankidetza bidezko modalitatean.
Hala ere, gehienez proiektu bat diruz lagunduko da parte-hartze modalitate eta entitate bakoitzeko, eta, hala badagokio, modalitate bakoitzean entitate horrek aurkeztutakoen artean puntuazio handiena lortzen duena izanen da aukeratua.
Salbuespen gisa, aurreko paragrafoan adierazitako proiektuak finantzatu ondoren aurrekontu-partidaren kreditua agortzen ez bada, modalitate bereko proiektu bat baino gehiago diruz laguntzen ahalko zaizkio entitate bati, proiektuen puntuazio hurrenkeraren arabera, harik eta kreditu erabilgarria agortzen den arte.
9. Gauzatze-epea.
Dirulaguntzaren xedeko proiektuak gauzatzeko epea 2024ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra artekoa izanen da.
10. Entitate eskatzaileek aurkeztu beharreko hasierako dokumentazioa.
Dirulaguntza eskatzen duten entitateek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
a) Eskabide-orria, I. eranskinaren arabera behar bezala betea, banaka aurkezten diren eskaeretarako.
b) II. eranskinaren araberako eskabide-orria, proiektuak lankidetzan aurkezten dituzten entitateen kasuan. Halako proiektuetan, entitate eskatzaileetako batek gainerakoen ordezkari gisa jardunen du ondorio guztietarako, eta horrek ordainduko ditu gastuak eta jasoko du dirulaguntza osoa.
Lankidetza proiektuetan, proiektuaren barruan proposatutako jardueretako bat gutxienez lankidetzan gauzatu beharko da.
Lankidetzan aurkeztutako eskaeren kasuan, lankidetzan aritzen den entitateari dagokion gutxieneko finantzaketa-ehunekoa proiektuan adierazitako gastu osoaren %15 izanen da.
Dirulaguntzen eskaerak I. eranskineko eta II. eranskineko eskabide ereduaren arabera aurkeztuko dira nahitaez; eredu hori Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariaren (www.nafarroa.eus) zerbitzuen katalogoko laguntzen fitxan eskura daiteke.
Helbide elektroniko bat adierazi beharko da, Administrazioarekiko harremanetarako lehenetsitako bide gisa.
c) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak III. eranskineko ereduaren arabera emana, honako hau adierazten duena:
–Entitateak ez duela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako debekurik.
–Entitate eskatzaileak beste edozein administrazio publikoren edo entitate pribatu baten laguntzak edo dirulaguntzak jaso edota eskatu dituen edo ez, xede eta helburu bererako, emanak nahiz ebatzi gabe egon.
–Entitate eskatzaileak ez duela galdu dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera zigor edo administrazio arloko zehapen baten ondorioz, eta horretarako desgaikuntza ekartzen duen legezko debekurik ez duela jaso.
d) Nafarroako Zerga Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztea, baldin eta Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari kontsulta egiteko baimenik ematen ez bazaio, I. eranskinaren edo II. eranskinaren arabera.
e) Toki entitateko idazkariaren ziurtagiria, BEZaren gaineko aitorpenari buruzkoa, IV. eranskineko ereduaren araberakoa.
f) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, Nafarroako Gobernuaren ereduaren araberakoa, baldin eta laguntza lehen aldiz eskatzen bada edo daturen bat aldatu bada.
Betebehar horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituztenean edo datuak administrazio horren esku daudenean, ez da beharrezkoa izanen dokumentazio hori aurkeztea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan xedatu bezala.
11. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.
11.1. Eskabideak eta erantsitako agiriak telematika bidez aurkeztuko dira, dirulaguntza kudeatzen duen unitate administratiboari zuzenduta, nafarroa.eus tramiteen katalogoko estekaren bidez, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Dokumentazioa eskaneatuta aurkeztuko da, dokumentu bereizietan, bakoitzak bere izena behar bezala dakarrela.
Dirulaguntzen deialdi honi dagozkion komunikazioak entitate interesdunaren gaitutako helbide elektronikoaren (GEH) bitartez eginen dira. Interesdunak Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen elektronikoen prozeduran harpidetua egon beharko du. Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskura daiteke gaitutako helbide elektronikoa, eta jakinarazpen elektronikoen prozeduretako harpidetza ere bertan egin daiteke. Horretarako, ziurtagiri digitala beharko da.
11.2. Baldin aurkeztutako dokumentazioa aski ez bada edo akatsak baditu, toki entitateari errekerituko zaio dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan 10 egun balioduneko epean; halaber, ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela. Akatsak zuzentzeko errekerimendua Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako moduan eginen da eta, horrez gain, ohartarazpen bat bidaliko da eskabide ereduan adierazten den helbide elektronikoaren bitartez, horixe izanen baita Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuarekin komunikatzeko lehentasunez erabiliko den bidea.
12. Dirulaguntza emateko prozedura eta dirulaguntzaren balorazioa.
12.1. Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da.
Dirulaguntzak emateko prozeduraren instrukzioa Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuari dagokio.
12.2. Eskaerak 5. oinarrian zehaztutako irizpideei jarraikiz baloratuko dira, eta, horretarako, instrukzio organoak beste departamentu batzuetako pertsona batzuen laguntza izan dezake, eta egoki iruditzen zaizkion jarduketak egin ditzake ebazpen proposamenaren oinarri izanen diren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko.
12.3. Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuak ebazpen proposamena igorriko dio Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari. Proposamenari txosten bat gehituko zaio, adierazten duena entitate onuradunek dirulaguntzak jasotzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.
13. Laguntzak emateko ebazpena.
13.1. Dirulaguntzak emateko ebazpena Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emanen du, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta 2 hilabeteko epean, gehienez ere. Epe hori igarotzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, behar den errekurtsoa aurkeztu ahal izateko.
13.2. Dirulaguntzak ematen dituen ebazpenean honako hauek adieraziko dira: entitate eskatzaileen zerrenda, diruz lagundutako proiektuak eta proiektu bakoitzerako dirulaguntzaren zenbatekoa, eta, kasua bada, zer eskaera ezetsi den eta zergatik.
Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat, Gobernu Irekiaren Atariak jendaurrean jarriko ditu, jakinarazi ondoko hilabetean, emandako dirulaguntzak, Gobernu Irekiaren Atarian, honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntzak zer programaren eta aurrekontu kredituren kontura ordainduko diren, onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua.
13.3. Dirulaguntzak emateko ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute toki entitate interesdunek, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.
14. Bitarteko elektronikoen bidezko komunikazioak.
Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauen gaineko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak telematikoki eginen dira onuradunek beren eskaeran adierazitako gaitutako helbide elektronikoaren (GEH) bidez.
15. Justifikazio agiriak.
15.1. Dirulaguntzaren xedeko jarduketa guztiak egin ondoren, entitate onuradunek justifikatu beharko dituzte emandako dirulaguntza kalkulatzeko oinarritzat hartzeko onartu diren gastu guztiak. Hala, 2024ko urriaren 31n bukatuko da jardueraren gastuak eta ordainketak justifikatzeko epea (egun hori barne). Horretarako, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
–Proiektua egin dela justifikatzeko memoria, oinarri hauetako V. eranskineko ereduari jarraikiz.
–Justifikazio kontu baten bidez justifikatuko dira izandako gastuak eta ordainketak, oinarri hauetako VI. eranskineko ereduari jarraikiz. Kontuak diruz lagundutako jardueren eta haien kostuaren aitorpena bildu beharko du gutxienez ere, jarduerak egiteko gastu guztiak banan-banan zehazturik. Jatorrizko fakturak aurkeztu beharko dira, baita horiek benetan ordaindu direla frogatzen duten agiriak ere. Frogatzeko balio bera duten beste agiri batzuk eta faktura elektronikoak onartuko dira, baldin eta betetzen badituzte zerga arloan onartuak izateko behar diren baldintzak. Dokumentu bidezko froga bat, erakusteko bete dela diruz lagundutako ekintzetan Nafarroako Gobernuak parte hartu duela jakitera emateko betebeharra, hau da, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala txertatu dela ekintzen publizitatean eta zabalkundean eta diruz lagundutako proiektuari buruzko dokumentazio guztian, eta testu hau ere erantsi dela: "Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du". Halakoetan, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuan jasotako ezaugarri teknikoak bete beharko dira.
–Egindako jardueren frogagiriak eta haien ondoriozko produktuen edo hedapen eta publizitate materialen erakusgarriak aurkeztuko dira.
–Proiektuak bestelako laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso duen azaltzen duen berariazko adierazpena. Hala bada, zehatz-mehatz adieraziko da zenbat diru jaso duen eta nondik, guztia VII. eranskineko ereduari jarraikiz.
–Proiektua gauzatzen den hilabeteetan proiektuari atxikitako pertsona kontratatuak badaude, soldata gordinaren aitorpena aurkeztea.
–Nafarroako Zerga Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztea, baldin eta Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari kontsulta egiteko baimenik ematen ez bazaio, I. eranskineko edo II. eranskineko inprimakiaren bidez.
–Dagokion toki entitateko idazkariaren ziurtagiria, VIII. eranskineko ereduaren araberakoa, honako hauek jasotzen dituena:
- Toki entitateak betetzen dituela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan aurreikusitako betebeharrak.
- Kontratistak aukeratzean bete direla Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen aginduak, baldin eta gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 30.000 euro baino handiagoa bada, obra exekuzioaren kostuari dagokionez, edo 12.000 euro baino handiagoa kontsulta edo laguntza enpresek emandako ekipo ondasunen hornidurari edo zerbitzuei dagokienez.
- Hala badagokio, profesionalei egin beharreko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipenak Ogasunari ordaindu zaizkiola.
15.2. Instrukzio organoaren iritziz, gastuen justifikazioa eta haiek frogatzeko egindako ordainketena nahikoa ez bada, errekerimendua eginen dio entitate eskatzaileari, beharrezko frogagiriak erants ditzan 10 egun balioduneko epean. Errekerimendu hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoaren arabera eginen da eta, horrez gain, ohartarazpena bidaliko da eskaera-orrian adierazitako helbide elektronikora.
15.3. Oro har, egindako gastutzat hartuko da diruz lagundutako proiektua gauzatu den dataren arabera benetan fakturatu eta ordaindu dena.
16. Dirulaguntza ordaintzeko modua eta epea.
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez erabakiko da dirulaguntza ordaintzea, diruz laguntzen den jarduera egin ondoren, eta entitate onuradunak aurkeztu ondoren 15. oinarrian adierazitako frogagiriak.
17. Bateragarritasuna.
Deialdi honetan araututako dirulaguntzen onuradunak diren entitateek Estatuko edo Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk edo nazioarteko erakundeek helburu edo xede bererako emandako dirulaguntzak eta laguntzak jasotzen ahalko dituzte, haiek, guztira, proiektu bakoitzaren inbertsio edo gastuaren %100 gainditzen ez badute.
18. Jarraipena eta kontrola.
Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzua arduratuko da proiektuen jarraipena egiteaz eta gauzatutako alderdi guztiak eta finkatutako helburuak noraino bete diren ikuskatzeaz eta ebaluatzeaz.
19. Betebeharrak.
Deialdi honen babesean dirulaguntza jasotzen duten entitateek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrez gain:
a) Diruz lagundutako proiektua gauzatzea, deialdiaren helburua betez.
b) Dirulaguntzaren xede den proiektua dela-eta sortzen den edozein gorabeheraren berri ematea Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuari, eta aurkeztutako proiektuaren kudeaketa nahiz garapena aldatzeko baimena eskatzea idatziz, bestelako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak lortzea barne.
c) Frogatzea betebeharrak eta baldintzak bete direla, diruz lagundutako proiektua egin dela eta dirulaguntza emateko arrazoi izan den helburua bete dela.
d) Emandako dirulaguntzei buruz, egiaztatze lana eta kontrol teknikoa egiten uztea Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuari, baita horretarako eskumena duen edozein organori ere; jarduketa horietan eskatzen zaion informazio eta dokumentazio guztia aurkeztuko du.
e) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideren bat lortuz gero, horren berri ematea Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuari. Informazio hori jakin bezain laster emanen da, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.
f) Kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala auditatuak izatea, entitate onuradunari aplikatzen zaion araudian eskatzen den bezala, bermatzeko egiaztapen eta kontrol ahalmenak behar bezala betetzen direla.
g) Jasotako funtsen erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztapen eta kontrol lanen xede diren bitartean.
h) Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren egiten diren idatzizko eta ahozko publizitate eta zabalkunde ekintzetan, bai eta diruz lagundutako proiektuari buruzko agiri guztietan ere, Nafarroako Gobernuaren parte hartzearen eta dirulaguntzaren berri ematea. Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala eta testu hau agertu beharko dira: "Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du". Halakoetan, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuan jasotako ezaugarri teknikoak bete beharko dira.
i) Entitate onuradunak emandako dirulaguntzari uko egitea erabakitzen badu, Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuari jakinarazi beharko dio. Uko egindako zenbatekoa beste proiektu batzuei esleitzen ahalko zaie, zehazki, laguntzarik gabe gelditu direnei aurrekontuan krediturik ez izateagatik, lortutako balorazioaren arabera, edo, halako proiekturik ez badago, onuradun atera diren beste proiektuen artean hainbanatuko da.
j) Dirulaguntzen onuradun diren entitateek, baldin eta gardentasun betebeharra konplitu behar badute Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 2. artikulua aplikatu beharrez, 11. artikuluan ezarritako gardentasun betebeharrak konplitu beharko dituzte, foru lege horren 22. artikuluan araututako publizitate aktiboari dagokionez.
k) Hirugarrenekin hitzartutako jarduerak dirulaguntzaren zenbatekoaren %20 gainditzen badu eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa bada, idatzizko kontratuaren bidez egin beharko da azpikontratazioa.
l) Frogatzea, kasuan kasuko toki entitateko idazkariaren ziurtagiri baten bidez, kontratistak aukeratzean bete direla Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen aginduak, baldin eta gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 30.000 euro baino handiagoa bada, obra exekuzioaren kostuaren kasuan, edo 12.000 euro baino handiagoa bada kontsulta edo laguntza enpresek emandako ekipo ondasunen horniduraren edo zerbitzuen kasuan.
20. Dirulaguntzak itzultzea.
20.1. Dirulaguntza emateko ebazpena baliorik gabe uzteko zioek (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. artikuluan zehaztutakoak) eta foru lege horren 35. artikuluan aipatzen diren kasuek ekarriko dute jasotako zenbatekoa osorik edo zati batean itzuli behar izatea, baita berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea ere, dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli behar dela erabaki bitartean sortutakoak.
20.2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan xedatutakoa betetze aldera, jarduerak ez badira betetzen aurkeztutako proiektu proposamenean zehaztu bezala, baldintzak hein batean bete ez direla joko da. Horrelakoetan, %20 itzuli beharko da, betetzen ez den jarduera bakoitzeko. Jarduera betetzen ez dela joko da ez denean gauzatzen entitateak berak aurkeztutako azalpenei jarraituz. Onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren ikusita.
21. Arau-hausteak eta zehapenak.
Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Baldin eta gauzatutako eta fakturatutako jarduketaren bat ordaindu bada justifikazioak aurkezteko epemugaren ondotik (2024ko urriaren 15a), ordaindutako zenbatekoaren %0,5eko zehapena aplikatuko da egun bakoitzeko (%0,5 x ordainketaren atzerapen-egunak x zenbatekoa).
Aplikatutako zehapen hori ordaindu beharreko zenbatekoari kenduko zaio.
22. Errekurtsoak.
Deialdi honen eta haren oinarri arautzaileen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluarekin eta hurrengoekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin.
23. Araudi osagarria.
Oinarriotan ezartzen ez den guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari eta aplikagarria den gainerako araudiari jarraituko zaio.
I. ERANSKINA.–PIRINIOETAKO PLANAREN LURRALDE EREMUAN DAUDEN TOKI ENTITATEEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA, PLAN HORREKIN LOTUTAKO EKINTZAK GAUZATZEKO 2024AN. BANAKAKO ESKAERAK AURKEZTEKO INPRIMAKIA
1. Entitatearen datuak.
Entitatearen izena | |
Posta helbidea | |
Telefonoa | |
Helbide elektronikoa | |
Ordezkaria | |
Ordezkariaren helbide elektronikoa | |
Toki entitate eskatzaile(ar)en kokalekua | Pirinioetako eskualdea: Erronkari Ibarra Pirinioetako eskualdea: Zaraitzu Pirinioetako eskualdea: Aezkoa Pirinioetako eskualdea: Erroibar eta Luzaide Pirinioaurreko eskualdea: Orotz-Betelu eta Artzibar |
2. Proiektuaren datuak.
Proiektuaren izenburua | |
Proiektuaren deskribapena (gehienez 1.000 karaktere) |
3. Balorazio irizpideak.
A.–Proiektua baloratzeko irizpideak. 100 puntu gehienez.
A.1. TESTUINGURUA. 10 puntu, gehienez. (gehienez 5.000 karaktere). –Jarduketa-eremuaren testuinguru sozialaren eta ekonomikoaren eta proiektuaren onuradunen deskribapena (adina, sexua, taldea, intereseko beste datu batzuk). Testuingurutzat hartzen da proiektuaren eraginpeko eremua, hau da, tokikoa, udalerria, ibarra edo eskualdea. –Aurrekaririk badago, horien deskribapena, eta proiektuaren justifikazioa lehenago azaldutako testuinguruarekin alderatuta. |
A.2. PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA. 15 puntu gehienez (gehienez 3.000 karaktere). –Proiektuaren xedea, jarduketa-eremua eta helburuak. Jarduketa-eremuari dagokionez, ukitutako sektoreaz eta lurraldeaz ari gara. –Proiektuaren deskribapen teknikoa, koherentzia eta argitasuna berariazko helburuak ezartzean, emaitzak eta ezarritako adierazle kuantitatibo eta kualitatiboak. |
A.3. PLANGINTZA. 20 puntu, gehienez. (gehienez 3.000 karaktere). –Plangintza eta egutegia: hasiera eta amaiera datak eta iraupen osoa, hilabetetan emana. –Lurraldean aurrera eramaten diren beste ekintza batzuekiko osagarritasuna, adibidez, eskualdeko, erregioko (Nafarroako Gobernua) edo Europako beste proiektu batzuen osagarria den. |
A.4. BERRIKUNTZA ETA SAREKO LANA. 10 puntu, gehienez. (gehienez 4.000 karaktere). –Elkarlana beste entitate batzuekin eta sareko lana: adierazi proiektua garatzen parte hartuko duten gainerako toki entitateak, toki ekintzako taldeak, elkarteak, kolektiboak eta udalez gaindiko entitateak. –Labur azaldu zergatik uste den proiektua sortzailea eta orijinala dela, kontuan hartuta lehenago egin den, aurreneko aldiz abian jartzen den, zer taldetan duen eragina, lurraldera jarduera berriak erakartzeko gaitasuna eta beste batzuk. –Labur azaldu zergatik uste den proiektua jasangarria dela ikuspegi sozial eta ekonomikotik eta ingurumenaren arlotik. Ulertzen da jasangarritasuna dela proiektuak duen gaitasuna etorkizuneko baliabideak konprometitu gabe garatzeko. –Proiektua beste entitate batzuetara transferitzeko eta errepikatzeko aukerak. |
A.5. ZABALKUNDEA, KOMUNIKAZIOA ETA SENTSIBILIZAZIOA. 10 puntu, gehienez. (gehienez 4.000 karaktere). –Proiektuaren zabalkunde, komunikazio eta sentsibilizazio jardueren azalpena. –Nahitaezkoa da proiektuen zabalkundea egitea, haren tamainaren proportzioan. Zabalkunde jarduerak bitarteko berekiekin egin daitezke, eta kasu batzuetan ez dute gastu ekonomikorik ekarriko. |
A.6. JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA. 5 puntu, gehienez. (gehienez 1.500 karaktere). –Proiektuaren jarraipen eta ebaluaziorako sistemak definitu, diseinatu eta ezartzea: adierazle kuantitatiboak eta/edo kualitatiboak. |
A.7. ONURADUNAK ETA GIZATALDEEN INKLUSIOA. 10 puntu, gehienez. (gehienez 1.000 karaktere). –Integratzeko arazoak dituzten gizataldeak sartzea proiektuan. –Gizatalde horien deskribapena (adinekoak, adingabeak, gazteak, migratzaileak, emakumeak, beste batzuk). Bateko eta besteko gizataldeen inklusioaren aldeko neurriak. |
A.8. GENERO IKUSPEGIA. 10 puntu, gehienez. (gehienez 600 karaktere). –Genero ikuspegia txertatzea proiektuan. –Adierazi zer neurri aurreikusi den genero irizpidea proiektuan sartzeko. |
A.9. FINANTZAKETA ETA AURREKONTUA. 10 puntu, gehienez. –Proiektuaren finantzaketa orokorraren egitura eta aurrekontuaren zehaztapena, jardueraz jarduera. Finantzaketa osoa adieraziko da, ez soilik dirulaguntzan eskatutakoa. |
B.–Jarraipen proiektuak.
Jarraitutasuna duten proiektuen kasuan, nahitaez bete behar da.
B.1. JARRAIPEN PROIEKTUAK. Proiektuari jarraipena emateko arrazoiak eta jada eginak dauden jarduketekin duen lotura. Deialdi honen helburuen arabera emaitza lortzeko jarduketak. |
C.–Aurrekontua.
AURREIKUSITAKO JARDUERAK | AURREKONTUA |
1. jarduera | |
2. jarduera | |
3. jarduera | |
4. jarduera | |
5. jarduera | |
... jarduera | |
Proiektuaren aurrekontua, guztira | |
Eskatzen den dirulaguntza | |
Ekarpen berekiak | |
Abian den urterako eskatutako edo aurreikusitako bestelako dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuarenak edo beste erakunde batzuenak – – |
D. Aurkezten den proiektu osorako azken oharrak eta iruzkinak (gehienez 30 lerro).
BAIMENA EMATEN DIO Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari, deialdi honen esparruan, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiria zuzenean eska diezaien Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari, datu horiek beharrezkoak baitira eskaera ebazteko (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2.e artikulua).
EZ DIO BAIMENIK EMATEN Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari, deialdi honen esparruan, Ogasun Departamentuari eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari zuzenean eska diezaien zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituela frogatzen duen ziurtagiria, eta entitateak berak aurkezten ditu eskaera ebazteko behar diren agiriak.
.........................(e)n, ........(e)ko .............................aren .........(e)(a)n.
Sinadura: Alkatea/entitateko burua edo proiektuaren ordezkaria
II. ERANSKINA.–PIRINIOETAKO PLANAREN LURRALDE EREMUAN DAUDEN TOKI ENTITATEEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA, PLAN HORREKIN LOTUTAKO EKINTZAK GAUZATZEKO 2024AN. LANKIDETZA BIDEZKO ESKAERAK AURKEZTEKO INPRIMAKIA
1. Entitatearen datuak.
Entitate ordezkariaren izena | |
Entitate laguntzaileen izenak | – – – |
Posta helbidea | |
Telefonoa | |
Helbide elektronikoa | |
Ordezkaria | |
Ordezkariaren helbide elektronikoa | |
Toki entitate eskatzaile(ar)en kokalekua | Pirinioetako eskualdea: Erronkari Ibarra Pirinioetako eskualdea: Zaraitzu Pirinioetako eskualdea: Aezkoa Pirinioetako eskualdea: Erroibar-Luzaide Pirinioaurreko eskualdea: Orotz-Betelu eta/edo Artzibar |
2. Proiektuaren datuak.
Proiektuaren izenburua | |
Proiektuaren deskribapena (gehienez 1.000 karaktere). |
3. Balorazio irizpideak.
A.–Proiektua baloratzeko irizpideak. 100 puntu gehienez.
A.1. TESTUINGURUA. 10 puntu, gehienez. (gehienez 5.000 karaktere). –Jarduketa-eremuaren testuinguru sozialaren eta ekonomikoaren eta proiektuaren onuradunen deskribapena (adina, sexua, taldea, intereseko beste datu batzuk). Testuingurutzat hartzen da proiektuaren eraginpeko eremua, hau da, tokikoa, udalerria, ibarra edo eskualdea. –Aurrekaririk badago, horien deskribapena, eta proiektuaren justifikazioa lehenago azaldutako testuinguruarekin alderatuta. |
A.2. PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA. 15 puntu gehienez (gehienez 3.000 karaktere). –Proiektuaren xedea, jarduketa-eremua eta helburuak. Jarduketa-eremuari dagokionez, ukitutako sektoreaz eta lurraldeaz ari gara. –Proiektuaren deskribapen teknikoa, koherentzia eta argitasuna berariazko helburuak ezartzean, emaitzak eta ezarritako adierazle kuantitatibo eta kualitatiboak. |
A.3. PLANGINTZA. 20 puntu, gehienez. (gehienez 3.000 karaktere). –Plangintza eta egutegia: hasiera eta amaiera datak eta iraupen osoa, hilabetetan emana. –Lurraldean aurrera eramaten diren beste ekintza batzuekiko osagarritasuna, adibidez, eskualdeko, erregioko (Nafarroako Gobernua) edo Europako beste proiektu batzuen osagarria den. |
A.4. BERRIKUNTZA ETA SAREKO LANA. 10 puntu, gehienez. (gehienez 4.000 karaktere). –Elkarlana beste entitate batzuekin eta sareko lana: adierazi proiektua garatzen parte hartuko duten gainerako toki entitateak, toki ekintzako taldeak, elkarteak, kolektiboak eta udalez gaindiko entitateak. –Labur azaldu zergatik uste den proiektua sortzailea eta orijinala dela, kontuan hartuta lehenago egin den, aurreneko aldiz abian jartzen den, zer taldetan duen eragina, lurraldera jarduera berriak erakartzeko gaitasuna eta beste batzuk. –Labur azaldu zergatik uste den proiektua jasangarria dela ikuspegi sozial eta ekonomikotik eta ingurumenaren arlotik. Ulertzen da jasangarritasuna dela proiektuak duen gaitasuna etorkizuneko baliabideak konprometitu gabe garatzeko. –Proiektua beste entitate batzuetara transferitzeko eta errepikatzeko aukerak. |
A.5. ZABALKUNDEA, KOMUNIKAZIOA ETA SENTSIBILIZAZIOA. 10 puntu, gehienez. (gehienez 4.000 karaktere). –Proiektuaren zabalkunde, komunikazio eta sentsibilizazio jardueren azalpena. –Nahitaezkoa da proiektuen zabalkundea egitea, haren tamainaren proportzioan. Zabalkunde jarduerak bitarteko berekiekin egin daitezke, eta kasu batzuetan ez dute gastu ekonomikorik ekarriko. |
A.6. JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA. 5 puntu, gehienez. (gehienez 1.500 karaktere). –Proiektuaren jarraipen eta ebaluaziorako sistemak definitu, diseinatu eta ezartzea: adierazle kuantitatiboak eta/edo kualitatiboak. |
A.7. ONURADUNAK ETA GIZATALDEEN INKLUSIOA. 10 puntu, gehienez. (gehienez 1.000 karaktere). –Integratzeko arazoak dituzten gizataldeak sartzea proiektuan. –Gizatalde horien deskribapena (adinekoak, adingabeak, gazteak, migratzaileak, emakumeak, beste batzuk). Bateko eta besteko gizataldeen inklusioaren aldeko neurriak. |
A.8. GENERO IKUSPEGIA. 10 puntu, gehienez. (gehienez 600 karaktere). –Genero ikuspegia txertatzea proiektuan. –Adierazi zer neurri aurreikusi den genero irizpidea proiektuan sartzeko. |
A.9. FINANTZAKETA ETA AURREKONTUA. 10 puntu, gehienez. –Proiektuaren finantzaketa orokorraren egitura eta aurrekontuaren zehaztapena, jardueraz jarduera. Finantzaketa osoa adieraziko da, ez soilik dirulaguntzan eskatutakoa. |
B.–Lankidetza proiektuak eta/edo jarraipen proiektuak.
Nahitaez bete beharrekoa lankidetza proiektuen eta jarraipen proiektuen kasuan.
B.1. JARRAIPEN PROIEKTUAK. Proiektuari jarraipena emateko arrazoiak eta jada eginak dauden jarduketekin duen lotura. Deialdi honen helburuen arabera emaitza lortzeko jarduketak. |
B.2. LANKIDETZA PROIEKTUAK. Entitate parte-hartzaile bakoitzaren lankidetzaren eta zereginaren azalpena, lankidetza proiektuen kasuan. |
C.–Aurrekontua.
AURREIKUSITAKO JARDUERAK | 1. entitatearen aurrekontua | 2. entitatearen aurrekontua | 3. entitatearen aurrekontua |
1. jarduera | |||
2. jarduera | |||
3. jarduera | |||
4. jarduera | |||
5. jarduera | |||
... jarduera | |||
Proiektuaren aurrekontua, guztira | |||
Eskatzen den dirulaguntza | |||
Ekarpen berekiak | |||
Abian den urterako eskatutako edo aurreikusitako bestelako dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuarenak edo beste erakunde batzuenak |
D.–Aurkezten den proiektu osorako azken oharrak eta iruzkinak (gehienez 30 lerro).
BAIMENA EMATEN DIO Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari, deialdi honen esparruan, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiria ZUZENEAN ESKA DIEZAIEN Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari, datu horiek beharrezkoak baitira eskaera ebazteko (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2.e artikulua).
EZ DIO BAIMENIK EMATEN Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari, deialdi honen esparruan, Ogasun Departamentuari eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari zuzenean eska diezaien zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituela frogatzen duen ziurtagiria, eta entitateak berak aurkezten ditu eskaera ebazteko behar diren agiriak.
Dokumentu hau sinatuz, behean sinatzen duten entitateek berretsi egiten dute 2024ko urtarrilaren 1etik azaroaren 5era bitartean dirulaguntzen deialdi honen eranskinean adierazitako ekintzarako edo ekintzetarako dirulaguntza lankidetzan eskatzeko asmoa, eta ekintza horiek gauzatzeko konpromisoak eta horietarako ekarpen ekonomikoa adierazten dituzte.
.........................(e)n, ........(e)ko .............................aren .........(e)(a)n.
Sinadura: Entitate aurkezleko alkatea/burua
Sinadura: Entitate laguntzaileetako buruak
III. ERANSKINA.–ONURADUN IZATEKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
…...……...........................………………………...……………………………………… andreak/jaunak, …............................. IFZa duenak, ..................................................... entitatearen ordezkaria den aldetik, honako hau adierazten du:
–Entitateak ez duela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako debekurik.
–Entitate eskatzaileak ez duela galdu dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera zigor edo administrazio arloko zehapen baten ondorioz, eta horretarako desgaikuntza ekartzen duen legezko debekurik ez duela jaso.
–Entitate eskatzaileak:
Beste edozein administrazio publikoren edo entitate pribatu baten laguntzarik ez duela jaso eta/edo eskatu xede eta helburu bererako, emanak nahiz ebatzi gabe egon.
Xede eta helburu bereko laguntzarik eskatu dio administrazio publikoren edo entitate pribaturen bati, eta/edo haietatik laguntzaren bat jaso du (jada emanak nahiz oraindik ebatzi zain).
–Erakundea:
–Zenbatekoa:
.........................(e)n, ........(e)ko .............................aren .........(e)(a)n.
Sinadura: Alkatea/entitateko burua edo proiektuaren ordezkaria
IV. ERANSKINA.–TOKI ENTITATEKO IDAZKARIAREN ZIURTAGIRIA, BEZAREN GAINEKO AITORPENARI BURUZKOA
……………………………………………….................………………………………. andreak/jaunak, ………………………………………………………………………… toki entitateko idazkaria den aldetik,
EGIAZTATZEN DU:
Diruz laguntzeko eskatu den jarduketak eskubidea sortzen du jasandako BEZaren kenkaria egiteko, Balio Erantsiaren Zergari buruzko abenduaren 3ko 19/1992 Foru Legearen arabera: BAI / EZ.
Eta, jasota gera dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, ziurtagiri hau ematen dut, alkateak/udalburuak ontzat emana eta entitatearen zigilua duena.
.........................(e)n, ........(e)ko .............................aren .........(e)(a)n.
O. E. Alkate-udalburua O. E. Idazkaria
Sinatua: Sinatua:
V. ERANSKINA.–PROIEKTUA JUSTIFIKATZEKO MEMORIA
1. Azalpen memoria.
–Egindako jarduketak eta proposatutako helburuen zein lortutako emaitzen deskribapena:
–Proiektua gauzatzean egindako aldaketak, halakorik balitz:
–Proiektuaren ebaluazioa:
–Ondorioak:
2. Proiektuaren balorazio orokorra.
–Proiektuan diruz lagundutako jarduera guztiak egin al dira?
BAI EZ
–Jarduera guztiak egin ez badira, zergatik ez dira egin?
- Aurrekontu faltagatik
- Denbora faltagatik
- Bazkideen interes faltagatik
- Entitatearen barneko antolakuntza faltagatik
- Beste arrazoi batzuengatik
–Proiektua gauzatzeak berrikuntzarik ekarri al du?
- Bai, proiektuari berari dagokionez
- ...........................................................................................................................................................
- Bai, jardueraren xede ziren hartzaileei dagokionez
- ...........................................................................................................................................................
- Bai, jarduera egiteko moduari dagokionez
- ...........................................................................................................................................................
- Bai, zabalkundeari eta hedapenari dagokienez
- ...........................................................................................................................................................
- Kasu horietan, adierazi zein izan den berrikuntza ......................................................................................................................................
–Alderdi positiboak eta hobetzekoak:
- Nabarmendu beharreko alderdi positiboak:
- Hobetu zitezkeen alderdiak:
.........................(e)n, ........(e)ko .............................aren .........(e)(a)n.
Sinadura: Alkatea/entitateko burua edo proiektuaren ordezkaria
VI. ERANSKINA.–JUSTIFIKAZIO KONTUA
Deialdia: | Proiektuaren aurrekontua: |
Entitatea: | Emandako dirulaguntza: |
Espediente zk.: | Beste dirulaguntza batzuk, guztira: |
Hitzarmen mota: | Justifikatu beharreko zenbatekoa: |
FAKTUREN ETA GAINERAKO EGIAZTAGIRIEN ZERRENDA | |||||||||||
JARDUERA EDO EKINTZA | GASTUAREN EGIAZTAGIRIA | ORDAINKETAREN | |||||||||
Faktura zk. | Fakturaren data | ENTITATE HORNITZAILEA | Diruz lagun daitezkeen kontzeptuak | Faktura guztira (eurotan) | Eguna(k) | Zenbatekoa(k) | |||||
Gastuaren kategoria | Deskribapena | Zenbatekoa BEZik gabe | BEZa (1) | Guztira | |||||||
(eurotan) | |||||||||||
(eurotan) | |||||||||||
(eurotan) | |||||||||||
(eurotan) | |||||||||||
(eurotan) | |||||||||||
(eurotan) | |||||||||||
(eurotan) | |||||||||||
(eurotan) | |||||||||||
(eurotan) | |||||||||||
(eurotan) | |||||||||||
Guztira | (eurotan) | (eurotan) | (eurotan) | (eurotan) | |||||||
(1) Diruz lagundu daitekeen gastuaren BEZa, berreskuratu edo konpentsatu ezin dena. | |||||||||||
DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERARI LOTUTAKO GASTUEN ETA DIRU-SARREREN LIKIDAZIOA | ||||||||||||
JARDUERA EDO EKINTZA | GASTUAK | DIRU-SARRERAK | ||||||||||
GASTUAREN KATEGORIA | ||||||||||||
Langileen gastuak | Laguntza teknikoa | Publizitatea eta/edo zabalkundea | Materialak argitaratzeko gastuak | Material suntsikorraren gastuak | Jendeari arreta ematea | Joan-etorriak, kolektiboak | Finantza gastuak | Gastuak guztira | Dirulaguntzak | Beste batzuk | Diru-sarrerak guztira | |
1. JARDUERA | ||||||||||||
2. JARDUERA | ||||||||||||
3. JARDUERA | ||||||||||||
4. JARDUERA | ||||||||||||
5. JARDUERA | ||||||||||||
6. JARDUERA | ||||||||||||
GUZTIRA | (eurotan) | (eurotan) | (eurotan) | (eurotan) | (eurotan) | (eurotan) | (eurotan) | (eurotan) | (eurotan) | (eurotan) | (eurotan) | (eurotan) |
ALDEA (DIRU-SARRERAK - GASTUAK) | ||||||||||||
VII. ERANSKINA.–BESTE DIRULAGUNTZA BATZUEN AITORPENA
........................................................................................ andreak/jaunak, ....................................... IFZaren jabe, ............................................. den aldetik, eta .................................. IFZa duen ....................................................ren izenean eta haren ordezkari gisa, aitortzen dut:
Jarraian aipatzen diren dirulaguntzak eskatu eta jaso dira Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak deialdi honen bidez diruz lagundutako proiekturako:
ORGANO EMAILEA | DEIALDIA / DIRULAGUNTZAREN KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiarenaz gain ez dela beste inolako dirulaguntzarik jaso edo eskatu proiektu honetarako.
Halaber, 16. oinarrian ezarritako mugak gaindituz gero, konpromisoa hartzen dut departamentu honi idatziz jakinarazteko, horren berri izan bezain laster, eta, betiere, funts publikoak zertan erabili diren justifikatu baino lehen, eta diruz lagundutako kontratuaren edozein epetan gertatuta ere.
.........................(e)n, ........(e)ko .............................aren .........(e)(a)n.
Sinadura: Alkatea/entitateko burua edo proiektuaren ordezkaria
VIII.–TOKI ENTITATEKO IDAZKARIAREN ZIURTAGIRIA
........................................................................................ andreak/jaunak, ..................................................................................................... toki entitateko idazkaria den aldetik,
EGIAZTATZEN DU:
–Toki entitateak betetzen dituela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan aurreikusitako betebeharrak.
–Kontratistak aukeratzean bete direla Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 6ko 6/1990 Foru Legearen aginduak, baldin eta gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 30.000 euro baino handiagoa bada, obra exekuzioaren kostuari dagokionez, edo 12.000 euro baino handiagoa kontsulta edo laguntza enpresek emandako ekipo ondasunen hornidurari edo zerbitzuei dagokienez.
–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipenak egin direla, profesionalei dagokienez, Ogasunari aitorpena eta sarrera egiteko (ezabatu, bidezkoa ez bada).
Eta, jasota gera dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, ziurtagiri hau ematen dut, alkateak/udalburuak ontzat emana eta entitatearen zigilua duena.
.........................(e)n, ........(e)ko .............................aren .........(e)(a)n.
Sinadura: toki entitateko idazkaria
O. E. Alkate-udalburua O. E. Idazkaria
Sinatua: Sinatua:
Iragarkiaren kodea: F2406547
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
