108. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Arasko bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik daudela iragarri da, jarraikiz Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluari eta hurrengoei, bai eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluei ere .

Interesa dutenek eskabidea aurkez dezakete, Udal Idazkaritzan edo azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako baten bidez, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita (Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Arasen, 2024ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Jesús Carlos Fernández Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2407763