2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, kontra egiten diona funtzionarioen, administrazio-kontratudunen eta lan-kontratudun langileen akordio edo itun mistoari
Administrazioarekiko auzi-errekurtsobat jarri da, kontra egiten diona Antsoaingo Udaleko funtzionarioen, administrazio-kontratatudunen eta lan-kontratudun langileen akordio edo itun mistoari, zeina sinatu baitzuten 2023ko maiatzaren 17an, udal horretako udal-ordezkaritzak eta ordezkaritza sindikalak, eta 2023ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, urriaren 31n.
Interesdun guztiak epatzen dira, 0000086-2024 prozedura laburtuan demandatu gisa ager daitezen, Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Hori dena, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluko 1., 2. eta 4. zenbakiei (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea).
Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Antsoainen, 2024ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2407731