108. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1626/2024 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko komisarioen zortzi lanpostu betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 552/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko komisarioen zortzi lanpostu betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 11koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko komisarioen zortzi lanpostu betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda. Eranskinean ageri da.

2. Izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

ERANSKINA.–FORUZAINGOKO KOMISARIOAK (OPOSIZIO-LEHIAKETA)

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Barne igoerako txanda.

Onartuak:

AGENTEA

255

AGENTEA

1086

AGENTEA

78

AGENTEA

329

AGENTEA

683

AGENTEA

62

AGENTEA

41

AGENTEA

758

AGENTEA

696

AGENTEA

256

AGENTEA

451

AGENTEA

1246

AGENTEA

325

AGENTEA

305

AGENTEA

56

AGENTEA

804

Baztertuak: inor ez.

Igoerako txanda irekia.

Onartuak: inor ez.

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2407337